arrow_back
 

Preguntes fixes

CISen barometroan hilero errepikatzen diren galderak ondokoak dira:

  • Egungo egoera ekonomikoaren balorazioa
  • Egungo egoera ekonomikoaren balorazioa, duela urtebetekoarekin alderatuta
  • Egungo egoera politikoaren balorazioa
  • Egungo egoera politikoaren balorazioa, duela urtebetekoarekin alderatuta
  • Herrialdeko arazorik nagusienak, elkarrizketatuaren arabera
  • Elkarrizketatuari gehien eragiten dioten arazoak
  • Autokokapen ideologikoaren eskala
  • Hauteskunde orokorretako boto-oroimena
  • Elkarrizketatuaren jainkozaletasuna
  • Elizkizunetara joateko maiztasuna


Horrez gain, hiru hilabetetan behin -urtarrilean, apirilean, uztailan eta urrian- barometroek jarrera politikoei eta elkarrizketatutako pertsonen boto-asmoei buruzko galderak egiten dituzte:

  • Gobernuaren jokaeraren balorazioa
  • Oposizioko alderdiaren jokaeraren balorazioa
  • Gobernuko presidentearekiko konfiantza
  • Oposizioko alderdiaren liderrarekiko konfiantza
  • Alderdi politiko nagusietako liderren balorazioa
  • Gobernukideen balorazioa
  • Urtebeterako egoera ekonomikoaren balorazioa, egungoarekin alderatuta
  • Urtebeterako egoera politikoaren balorazioa, egungoarekin alderatuta
  • Hauteskunde orokorretako boto-asmoa
  • Alderdi politikoekiko sinpatia