arrow_back
 

Opiniones y Actitudes

Opiniones y Actitudes bilduma datuen analisi enpirikoa zabaltzeaz arduratzen da, orokorrean CISek sortutakoak, eta emaitzen aurkezpenari eta deskribapenari garrantzi berezia ematen zaio, teorizatzeari edo aldagaien arteko lotura kausalak ezartzeari baino gehiago. Horrez gain, irakurterraza izatea da bere asmoa, irakurleak ez daitezen zertan aditu izan, eta ezin ditzake 125 orri baino gehiago eduki.

2010. urtearen erditik hasi zen bilduma hori argitaratzen formatu elektronikoan eta dohainik deskarga daiteke CISen webgunetik. Deskarga hori hiru formatu ezberdinetan egin daiteke, irakurlearen beharren arabera: deskarga daitekeen pdf-an eta, bisore elektronikoetarako, epub eta pdf egokituan. Paperean koadernatutako liburua nahi duten irakurleek CISen webgunean dauden eskaeraren araberako inprimatzearen plataformetan eskura dezakete.

Azken izenburuak

Jiménez-Sánchez, Manuel; Ruiz Jiménez, Antonia M.ª; Navarro Ardoy, Luis

Protesta y cambio electoral en España (2003-2013)

Opiniones y Actitudes 76

+ info

De Marco, Stefano; Ganuza, Ernesto; Güemes, Cecilia; Robles Morales, José Manuel; García Espín, Patricia

Ciudadanos y democracia representativa: ¿una relación conflictiva? Análisis de la desconfianza en las instituciones en España

Opiniones y Actitudes 75

+ info