arrow_back
 

Zertarako erabiltzen dira inkestak?

Hainbat helburutarako erabil daitezke inkestak.

  • Enpresek kontsumitzaileei produktu bat bestea baino gehiago edo gutxiago gustatzen zaien jakiteko erabiltzen dituzte.
  • Gobernuek eta erakunde publikoek ere inkestetara jotzen dute, gizartearen lehentasunak, ebaluazioak edo arazoak zeintzuk diren jakiteko eta, horrela, erabakiak hartzeko edo lehentasun horietara egokitutako politika publikoak diseinatzeko.
  • Gizarte Zientzietako ikertzaileek ere erabiltzen dituzte inkestak, gizartearen iritziak ezagutzeko eta denboran zehar nola aldatzen diren jakiteko.