arrow_back
 

Zer da inkesta bat?

Gizabanako talde bati egindako galdetegi baten bidez datuak biltzeko teknikari deritzo inkesta. Inkesten bidez, herritarren iritziak, jarrerak eta portaerak ezagutu daitezke.

Inkesta baten bidez, gai bati edo batzuei buruzko galderak egiten zaizkio gizabanako talde bati. Talde hori arau zientifiko batzuei jarraiki aukeratzen da, oro har egokia den biztanleria ordezkatzen duen taldea izan dadin.