AURKEZPENA

AURKEZPENA

Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) eginkizun nagusia Espainiako gizartearen jarrerak eta portaerak aztertzea eta denboran zehar jarrera eta portaera horiek duten egonkortasuna eta aldaketa neurtzea da. Urtekari hau 2012an hasitako serie baten parte da, eta 2015an inkesta pertsonalen aplikazioaren bidez hilero egindako iritzi barometroen emaitzak biltzen ditu, laburbilduta. Bertan, garrantzi bereziko galderak barne hartzen dira, eta horietako batzuk hilero errepikatzen dira. Beste batzuk, aldiz, inkesta bakoitzaren izaera monografikoari dagozkio. Horrela, modu bisualagoan eta hurbilagotik helarazi nahi dira erakunde honek urtero sortutako datuak.


Ale honek lehenengo atal bat du, dokumentu honetan zehar erabilitako metodologia zehatz-mehatz azaltzen duena, hamar kapitulu tematiko eta eranskin bat, urtekari honetarako erabilitako azterketen fitxa teknikoekin. Lehenengo bi kapituluak luzetarakoak dira, eta horietan biltzen dira egoera ekonomiko eta politikoari buruzko pertzepzioak, baita gobernuari eta oposizioari buruzko balorazioa ere. Segidan, zortzi kapitulu monografiko ditu, hainbat gairi buruzkoak: irakasleen irudi soziala, kazetaritza eta hedabideak, herritarren eskubideak teknologia berrien aurrean, ohitura sozialak, bideko segurtasuna, gizarte parte-hartzea eta asoziazionismoa, desgaitasuna eta zerga-politikari buruzko iritzia.


Aurkeztutako taulei esker, inkestetan jasotako iritzietako bakoitza elkarrizketatutako zer pertsona motak izateko joera handiagoa duen uler daiteke, hautatutako zenbait ezaugarrien arabera. Horien artean, sexua, adina, egindako ikasketak, lan egoera, egoera zibila edo estatus sozioekonomikoa bezalako ezaugarri soziodemografikoak aipatzen dira, baina baita beste batzuk ere: bizileku duen udalerriaren tamaina, ideologia, boto oroimena eta erlijio praktika. Era horretan, elkarrizketatutako pertsonen iritzia oro har aurkezteaz gain, urtekari honek talde zehatzak partikularizatzeko aukera eskaintzen du.


Urtekari hau garatzeko erabilitako datu-baseak eta CISek 1999tik eginiko inkesta, serie eta galdera guztiak bere web orrian (www.cis.es) daude, dohainik kontsultatzeko edo deskargatzeko.

 

arrow_back