Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2002

Francisco Murillo Ferroljaunaren biografi aipamena
Fernando Vallespínek egindakoa egindakoa

Francisco Murillo Ferrol

Gizarte zientzien irakaslea:

Francisco jaunak Espainiako soziologia eta zientzia politikoaren bilakaeran garrantzi handia izan du XX. mendeko azken lau hamarkadetan. Valentziako, Granadako eta Madrileko Autonoma Unibertsitateetan zuzenbide politikoko katedratiko izan zen, Academia de Ciencias Morales y Políticas taldeko kide izan zen eta 2003an CISen Soziologia eta Zientzia Politikoko sari nazionala irabazi zuen, mota horretako ematen zen lehen saria erakunde horretan.

Unibertsitateko bere bizitza Francisco Suárezen inguruko doktorego tesiarekin hasi zuen, eta bere lehen liburua Saavedra Fajardo y la política del Barroco izan zen (Instituto de Estudios Políticos, Madrid, 1957; 1989an berriz inprimatu zen).Egun ere badu berritasun puntu bat pentsamenduaren historiaren ikerketa espezifiko moduan. Gutxira AEBtako gerra ondoko soziologiarekin eta zientzia politikoekin jarri zen harremanetan, eta ondorio moduan Soziologia Politikoen Ikerketa (Tecnos, Madril, 1962), Andaluziari buruzko bere ikerketa enpirikoak, Espainiako erdi mailari buruzkoak, eta FOESA txosten batzuetan izandako parte hartzea ditugu. Egungo CISen aurretik zegoen erakundeko zuzendari izan zen eta hala, ikuspuntu horiek sakontzeko eta ebaluatzeko aukera izango zuen; era berean, metodologia kuantitatibo berriak aztertu zituen. Lan horiei guztiei gehitu behar zaie ondoko gaien inguruan jorratutako ikerketak: zuzenbide konstituzionala, Estatu teoria, Espainiako historial soziala, gizarte egitura eta gizarte aldaketak, desberdintasunak, zientzia politikoetako gai zehatzak, eta abar. Nahiko da gizartearen eta politikaren inguruan idatzitako saiakeren bi bildumetako aurkibideari begiratua botatzea (Península, Bartzelona, 1987 eta 1988) jorratu zituen hamaika gaien nondik norakoa jakiteko. Gainera, baten bat irakurriz gero, bere idazkeraren ezaugarri bikainak ikusi ahalko dituzu: bere estilo landua, eta diskurtsoa ez ixteko bere esfortzua; baieztatu baino iradoki nahiago duelako.

Eman ditugun zertzelada horiek ziur asko gure herrialdeko gizarte zientzietan berak egin dituen ekarpenenen gaineko laburpena da. Izan zituen hainbat diszipulorentzat hori baino askozaz gehiago izan zen. Zaila da zor diogun guztia bere semantikan hartuko duen termino bat ematea. Irakaslea eta laguna izan zen, abiarazle akademikoa eta bere jakintza alorrean gure garapen traketsaren lagun bizkorra. Baina, guztiaren gainetik, guztion etsenplu izan zen. Inori ez zitzaion oharkabean pasatzen bere zuzentasuna eta prestutasuna, irakurketarako zaletasuna eta errealitate sozialaren jakintza, eta bere jakin-min intelektuala. Ezaguna zen bere eszeptizismo naturala eta urruntze ironikoa gertukoarekiko, uneko modarekiko. Hala ere, beti toleratu zituen eta beti azaldu zuen interesa guk behin eta berriz izaten genituen bitxikeriekiko eta dibagazioekiko. Eta beti hor izaten zen, behar genuenean, aholkua eta maitasuna ematen. Bizirauteko bermerik onena atzean uzten ditugun pertsonek gure inguruan duten oroitzapena bada, maisuak bizirik iraungo du gu hemen gauden bitartean.

arrow_back