José María Maravall Herreroen biografia

[Biografi aipamenera joan]

José María Maravall Herrero
  • Madrilen jaio zen 1942an.
  • Espainiako Juan March Institutuko Gizarte Zientzietako Ikasketa Aurreratuen Zentroko zuzendari.
  • Madrilgo Unibertsitate Complutensean Soziologiako katedradun.
  • Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-ko Honorary Fellow (1984) eta British Academy-ko Fellow (FBA) (2002).
  • Doktore Madrilgo Unibertsitatearen (1969) eta Oxfordekoaren (1975) eskutik, eta Warwick-eko Unibertsitatean D.Litt. (Hons.) (1985).
  • 1973tik hona, behin baino gehiagotan, Oxfordeko St. Antony's College-en Research Fellow izan da; Warwickeko Unibertsitaten Senior Lecturer; New Yorkeko Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean katedradun bisitaria; Harvard Unibertsitateko Center for European Studies-en katedradun bisitaria; Columbiako Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean katedradun bisitaria; Florentziako European University Institute-eko Jean Monnet Chair-en eskolak eman ditu.
  • 1982tik 1988ra Espainiako Hezkuntza eta Zientzia ministro izan zen.
  • Hona hemen bere argitalpenetako batzuk: Dictadura y Disentimiento Político (Diktadura eta desadostasun politikoa) (1978), La Política de la Transición (Trantsizioko politika) (1982), Las Reformas Económicas en las Nuevas Democracias (Demokrazia berrietako aldaketa ekonomikoak) (L.C. Bresser eta A. Przeworski-rekin) (1993); Los Resultados de la Democracia (Demokraziaren emaitzak) (1995), Regimes, Politics, and Markets (Erregimenak, politika eta merkatuak) (1997), Democracy and the Rule of Law (Demokrazia eta zuzenbide estatua) (A. Przeworski-rekin) (2003), El Control de los Políticos (Politikarien kontrola) (2003), eta Controlling Governments (Gobernu kontrolatzaileak) (I. Sánchez-Cuenca-rekin) (2007). Era berean, Britainia Handiko, Estatu Batuetako, Frantziako, Italiako eta beste herrialde batzuetako aldizkarietan ere argitaratu izan ditu lanak.
  • Gurutze Handiak ere baditu, Karlos III.arena (1989) eta Alfontso X.a Jakintsuarena (1995), hain zuzen. Era berean, Chevalier des Palmes Académiques (Frantzia) (1985) izendapena ere badu.
arrow_back