Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2007

José María Maravall Herrerojaunaren biografi aipamena
 egindakoa

José María Maravall Herrero

José Mª Maravall Herrero Madrilen jaio zen, 1942an.

Zuzenbidean lizentziatua, Madrilgo Complutense Unibertsitatean; Zuzenbideko doktorea, Complutense Unibertsitatean (1969); Soziologiako doktorea, Oxfordeko Unibertsitatean (1975); eta Literaturako doktorea (Hons), Warwickeko Unibertsitatean.

Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-ko Honorary Fellow (1984) eta British Academy-ko Fellow (FBA) (2002) ere bada.

Soziologiako katedra lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta, ordutik, lan asko egin du irakaskuntzan. 1973. urtearen aurretik eta ondoren, behin baino gehiagotan izan da han eta hemen ikastaroak, hitzaldiak, eta abar ematen; besteak beste, Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-n, New Corkeko Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean, Harvard Unibertsitateko Center for European Studies-en, Columbiako Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean eta Florentziako European University Institute-ko Jean Monnet Chair-en.

1992tik, Espainiako Juan March Institutuko Gizarte Zientzietako Ikasketa Aurreratuen Zentroko zuzendaria da.

1982tik 1988ra, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan aritu zen lanean.

Bibliografia lan asko argitaratu ditu, gaztelaniaz eta ingelesez. Hona hemen argitalpen nabarmenenak: Dictadura y Disentimiento Político [Diktadura eta desadostasun politikoa] (1978), La Política de la Transición [Trantsizio garaiko politika] (1982), Las Reformas Económicas en las Nuevas Democracias [Demokrazia berrietako erreforma ekonomikoak] (L.C. Bresser eta A. Przeworski egileekin batera) (1993), Los Resultados de la Democracia [Demokraziaren emaitzak] (1995), Regimes, Politics, and Markets [Erregimenak, politika eta merkatuak] (1997), Democracy and the Rule of Law [Demokrazia eta zuzenbide estatua] (A. Przeworskirekin batera) (2003), El Control de los Políticos [Politikarien kontrola] (2003), eta Controlling Governments [Gobernu kontrolatzaileak] (I. Sánchez-Cuencarekin batera) (2007), etab.

Karlos III.aren eta Alfontso X.a Jakintsuaren Gurutze Handiak jaso ditu. Halaber, Chevalier des Palmes Académiques (Frantzia) izendapena ere badu.

arrow_back