Juan José Linz Storch de Graciaen biografia

[Biografi aipamenera joan]

Juan José Linz Storch de Gracia
  • Bonnen jaio zen 1926an.
  • Ezohiko sariarekin lizentziaduna Zientzia Politikotan (1947) eta Zuzenbidean (1948) Madrileko Konplutensean.
  • Soziologian doktorea Columbiako Unibertsitatean 1959an The Social Basis of Political Parties in West Germany (Mendebaldeko Alemaniako alderdi politikoen oinarri sozialak) tesiarekin.
  • Hainbat lekutan izan da irakasle: Madrileko Unibertsitate Konplutensean (1960), Columbiako Unibertsitatean (1960), Yaleko Unibertsitatean (1968), Madrileko Industria Antolamendu Eskolan (1959), Stanford Unibertsitatean (1966), Madrileko Autonomoan (1968), Florentziako European University Instituten (1979), Heidelbergeko Unibertsitatean Max Weber Visiting Professor (1983), Pariseko Institut des Sciences Politiques institutuan (1994), Municheko Unibertsitateko Eric Voeglin Visiting Professor (1996), eta Berlineko Umboldt Universitäten Georg Simmel Visiting Professor (1997).
  • Yale Unibertsitateko katedratiko emeritua.
  • Honoris causa doktorea Granadako Unibertsitatean 1976an, Philipps-Universitát zu Marburg Unibertsitatetan, Madrileko Unibertsitatea Autonomoan, eta Georgetown Universityn (1992), Osloko Unibertsitatean (2002) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2002).
  • World Association of Public Opinion Research taldeko presidentea 1974 eta 1976 artean. Council for European Studieseko kide sortu zenetik eta 1973-74an presidente. International Sociological Association taldeko batzorde exekutiboko kide (1974-1982), bai eta bertako batzorde zientifikokoa ere (1974-78). ISA eta IPSAko ikerketa batzordeko presidente soziologia politikoan (1971-1979); 1960an bertako kide sortzaile izan zen.
  • 1982an Europa sariduna.
  • 1986an Isabel Katolikoaren Ordenenaren Enkomienda.
  • Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria 1987an.
arrow_back