Manuel Castellsen biografia

[Biografi aipamenera joan]

Manuel Castells
  • Hellínen (Albacete) jaioa, 1942an.
  • Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) irakasle ikertzailea, Bartzelonan.
  • Soziologiako eta Hiri eta Herri Plangintzako katedradun emeritua, University of Californian (Berkeley). 24 urtez jardun zuen unibertsitate horretan eskolak ematen.
  • Wallis Annenberg Komunikazio Teknologia eta Gizartea Katedrako katedradun titularra, Los Angelesko University of Southern Californian.
  • Teknologia eta Gizarteko irakasle bisitari gailena; Marvin eta Joanne Grossman Katedrako titularra, Massachussets Institute of Technology-n; eta Internet Ikasketen irakasle bisitari gailena, Oxford University-n.
  • Soziologiako irakaslea, École des Hautes Études en Sciencies Sociales-en (1967-1979).
  • Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Teknologia Berrien Soziologia Institutuko katedraduna eta zuzendaria (1988-1993).
  • Bartzelonako Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko irakasle ikertzailea (1997); eta Soziologiako eta Hiri eta Herri Plangintzako katedraduna, University of Californian (Berkeley) (1979-2003).
  • Mundu osoko 15 unibertsitatetako irakasle bisitaria, eta 43 herrialdetako ehunka erakunde akademiko eta profesionaletako hizlari gonbidatua.
  • 19 libururen egilea; besteren artean, La era de la información: cultura, economía y sociedad [Informazioaren aroa: kultura, ekonomia eta gizartea] trilogia, 23 hizkuntzatara itzulia dena. Halaber, 22 libururen egilekidea eta editorea da.
  • Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Guggenheim Fellowship saria, C. Wright Mills saria (Gizarte Arazoak Ikertzeko Amerikako Erakundeak emana), Robert and Helen Lynd Award saria (Amerikako Soziologia Erakundeak emana), Ithiel Sola Pool saria (Amerikako Zientzia Politikoen Erakundeak emana), Kataluniako Narcís Monturiol domina, Txileko Gabriela Mistral Ordena, Santiagoko Ordena (Portugalgo presidenteak emana) eta Kataluniako Creu de Sant Jordi saria. Honoris causa doktore da 12 unibertsitatetan. Halaber, ohorezko irakasle da hainbat unibertsitatetan, eta ohorezko hainbat domina jaso ditu.
  • Europako Akademiako eta Britainiako Akademiako kidea da, baita Espainiako Ekonomia eta Finantza Zientzien Errege Akademiako kide numerarioa ere.
  • Ohorezko izendapenak ere jaso ditu; besteak beste, Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren aholkulari izan da Informazioaren Teknologia eta Gizarte Zibil Globala arloan. 2005ean, Europako Ikerketa Kontseiluko Batzorde Zientifikoko kide fundatzaile izendatu zuen Europako Batzordeak.
arrow_back