Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2006

Salvador Giner de San Juliánjaunaren biografi aipamena
 egindakoa

Salvador Giner de San Julián

Salvador Giner Bartzelonan jaio zen 1934ko otsailaren 10ean.

Zuzenbidean lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean 1957an. Koloniako Unibertsitatean egin zituen graduondoko ikasketak. Soziologian lizentziaduna Chicagoko Unibertsitatean (1964). « Doctor of Philosophy » (Soziologian) unibertsitate berean 1969an eta Bartzelonako Autonomoan 1976an.

Irakasle lan zabala egin zuen. Katedratiko lanak egin zituen, bai eta Bartzelonako Unibertsitateko Soziologia Departamentuko buru lanak ere 1987 eta 1991 birtartean. Aurretik Yale Unibertsitateko (1980-81) eta Cambridgeko King's Collageko (1964-65) irakasle bisitaria izan zen. Irakasle izan zen Puerto Rico, Reading, Lancaster eta Brunel West Londoneko Unibertsitateetan 1979 eta 1987 bitarte (Soziologia eta Antropologia katedratiko moduan); irakasle gonbidatua izan zen Erromako eta Mexikoko Unibertsitateetan 1994an eta Valencian (Venezuela) 2001ean. 1990 eta 1996 bitartean katedratiko lagun moduan aritu zen Pompeu i Fabran, eta, unibertsitate horretan, "Gizarte teoria modernoa" graduondoko ikastaroa zuzendu zuen 1996 eta 1998 bitartean. 2005etik Bartzelonako Unibertsitateko katedratiko emeritua da.

Kataluniako Soziologia Elkarteko sortzailea izan zen 1979an eta bertako presidente. Espainiako Soziologia Erakundeen Federazioko presidente izan zen 1987 eta 1991 artean. Soziologiako Nazioarteko Erakundeko batzorde exekutiboko kide izan zen 1983 eta 1990 artean. Madrilen 1990ean Munduko Soziologia Kongresua antolatu zuen. Europar Batasuneko Gizarte Zientzien Europako Kongresuko Zientzia Batzordeko kide da 2001etik aurrera. Gizarte Ikerketa Aurreratuen Institutuko zuzendaria da, fundatzailetakoa da, 1988tik 1999ra bitarte. Egun Kataluniako Ikerketa Institutuko presidente da 2005etik aurrera.

Revista Internacional de Sociología editore izan zen (1991-2004) eta besteak beste ondoko editore kontseiluko kide moduan lagundu du: Sociology, Internacional Sociology, European Journal of Social Theory, El Ciervo, Journal Classical Sociology.

Obra bibliografiko oso luzea du katalanez, gazteleraz eta ingelesez; gainera, hizkuntza askotara itzuli dituzte. Ondokoak nabarmendu beharrekoak dira: Sociología, Historia del Pensamiento Social, Carta sobre la Democracia, Teoría Sociológica Clásica, Carisma y Razón; era berean badira berak zuzendutako beste obra batzuk, edo bera egilekide izan den beste obra batzuk: La Sociedad Catalana, Diccionario de Sociología, Manual de Civismo, Enquesta de la Regió de Barcelona, etab.

Valenciako Unibertsitateak (Venezuela) honoris causa doktore izendatu zuen 2005ean. Eta Kataluniako Generalitatak Creu de Sant Jordi saria (San Jordi gurutzea) eman zion 1995ean.

arrow_back