Ikerketa Soziologikoen Zentroko Soziologia eta Politika Zientziako X. Sari Nazionala

Erregeak Víctor Pérez Díazi eman dio Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala

Madril, 2015eko martxoak 9: Gaur astelehena, martxoak 9, 12:00etan, Zarzuela jauregian, Soziologia eta Politika Zientziako 2014ko Sari Nazionala eman dio Erregeak Víctor Pérez Díaz irakasleari, arlo profesional eta akademikoan egin duen ibilbide bikaina aintzatesteko.

Soziologia eta Politika Zientziako 2014ko Sari Nazionalaren entrega

Ekitaldian izan ziren Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Presidentetzako ministroa den Soraya Sáenz de Santamaría eta CISeko presidentea, Félix Requena Santos.

 

Soziologiako Doktorea da Harvard-eko Unibertsitatean, eta Zuzenbideko eta Politika Zientzietako Doktorea ere bai Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Víctor Pérez-Díaz (Madril, 1938) Soziologiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1980. urteaz geroztik. Azken 50 urte hauetan, Pérez-Díazek meritu akademiko eta profesionalak eskuratu ditu soziologiako, politika-zientzietako eta ekonomiako diziplinetan, eta horiexek bihurtu dute gizarte-zientzia garaikideetako Espainiako pertsona famatu.

Hurrengo hauek izan ziren epaimahaiko kideak: CISeko presidente Félix Requena Santos, CISeko presidente ohi Pilar del Castillo europarlamentaria, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko katedradun Luis J. Garrido Medina, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko katedradun Carmen González Enríquez, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun Francisco J. Llera Ramo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun José Juan Toharia Cortés eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun Cristóbal Torres Albero.

Argazkiak: © Errege Etxea

arrow_back