PNS

Inés Alberdik 2019ko Soziologia eta Politika Zientzietako Sari Nazionala jaso du

  • Madrileko Universidad Complutenseko katedraduna aitzindaria da genero soziologiarekin eta familia soziologiarekin lotutako azterlanetan,

2019ko abenduak 4. Inés Alberdik, Madrileko Universidad Complutenseko soziologia katedradunak, 2019ko Soziologia eta Zientzia Politikoko Sari Nazionala jaso du, 40 urtetik gorako ibilbide profesionala burutu ondoren.

Alberdi aitzindaria da genero soziologian Espainian eta arlo hauekin lotutako proiektuen buru izan da: “familia eta lana”, "familia barneko tratu txarrak Espainian", "emakumeen trantsizioa, feminismoaren historia hirurogeita hamarreko hamarkadan", "alarguntsen egoera soziala" edo "dibortzioaren eragina Espainiako familietan".

Nazio Batuetako Emakumeentzako Garapen Funtsaren (UNIFEM) zuzendari exekutiboa izan zen, New Yorken, 2008tik 2011ra. Ikerketa Soziologikoen Zentroko ikerketa zuzendaria ere izan zen (1991-1993).

20 libururen autorea da eta bere espezializazio alorreko argitalpen aitzindari ugaritan lagundu du, hainbat bitarteko direla medio erreferentzia, berrargitalpen eta erreprodukzioen xede izan direnak.

Halaber, Estatu Batuetako George Washington University-n ikertzaile lanetan aritu zen, ‘emakumea eta politika publikoak’ gaiaren inguruko programa batean (1988-1989), eta Estatu Batuetako Georgetown University-ko Soziologia Departamentuko irakasle gonbidatua ere izan zen. (1978-1980)

Justizia Ministerioarekin elkarlanean aritu zen, 1981. urtean zehar, familia eta dibortzioaren inguruko Kode Zibilaren erreforma prestatu eta burutzeko eta Nazio Batuetako Emakumeen Aurrerapen eta Ahalduntzerako Nazioarteko Institutuaren (INSTRAW) Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen (1986-1989).

Bere ekarpenen aitorpen publikoaren seinale, sari hauek jaso ditu: Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkartearen Ad Honorem kidea 2017an; Isabel Katolikoaren Ordenako Enkomienda Osoa, Espainiako Erregeak 2012an eman ziona; Rosa Manzano 2012 Saria; Universidad Complutenseko Ikasle Ohien Elkartearen Saria 2010 eta Mexiko Hiriko Zilarrezko Domina 2008an.

Sari honen epaimahaia osatu dute: CISeko zuzendariak; José Félix Tezanos soziologia katedradunak; Alfonso de Esteban Alonso, Universidad Rey Juan Carloseko soziologia katedradunak; Esther del Campo García Madrileko Universidad Complutenseko Politika Zientzietako eta Soziologiako Fakultateko dekanoak; Irene Delgado Sotillos, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko politika zientzietako katedradunak; María Ángeles Durán Heras soziologia katedradunak; María Rosario H. Sánchez Morales, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko soziologia katedradunak; Constanza Tobío Soler, Madrileko Universidad Carlos III-ko soziologia katedradunak eta María José Mateo Rivas, Universidad Complutenseko soziologia irakasle titularrak.

Edozein argibide behar izatekotan, deitu telefono honetara: 91 580 76 25.

 

arrow_back