arrow_back
 

Datu pertsonalen babesa

Datuen babesa

www.cis.es webgunean ez da erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen erabiltzailearen baimenik gabe, eta datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagatzen ere. CISek tratatzen dituen datu pertsonalak honakoen arabera bildu eta tratatzen dira: Europar Batasuneko UE/2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datuen babeserako orokorra (RGPD) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamenduaren arduraduna eta Tratamendu Jardueren Erregistroa

Zuzenki interesdunarengandik jasotzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta CISen titulartasunekoa den tratamendu jarduerara atxikita geratuko dira. Ministerioko Unitate bakoitzak burutzen dituen tratamendu jardueren zerrenda eguneratua argitaratuta dago Tratamendu Jardueren Erregistroan.

Tratamenduaren baldintzak: zein datu pertsonal, zertarako eta zergatik tratatzen ditu CISek.

CISen tratamendu jardueretan sartzen diren datu pertsonalen kategoriak ezagutzeko, eta baita tratamendu horren xedeak eta tratamenduaren xehetasun guztiak ezagutzeko ere, kontsultatu Tratamendu Jardueren Erregistroa.

Legitimazioa edo legezko oinarria

Tratamendu jarduera hauek CISen aldetiko legezko obligazioak betetzeko burutzen dira, interes publikoko misioak burutzeko edo Erakunde honi esleitutako botere publikoak baliatzeko, edota zuk zure baimena eman diguzulako, zalantzarik gabeko baieztapen ekintza baten bidez. Kontsultatu CISek burutzen duen tratamendu jarduera bakoitzaren legezko oinarria Tratamendu Jardueren Erregistroan.

Datuen kontserbazioa

Helarazitako datu pertsonalak datu horiek jaso ziren xedea betetzeko eta erantzukizunak esleitzeko beharrezkoa den denboran zehar gordeko dira, betiere kontuan hartuta Espainiako artxibategien eta ondare dokumentalaren araudian ezarritako epeak. Azterlanak burutzeko CISek erabiltzen dituen datu pertsonalak banandu egiten dira azterlanaren landa lana amaitzean eta, hala dagokionean, azterlanaren kalitate kontrola burutu denean. Momentu horretatik aurrera, azterlanak anonimoak dira eta hauen argitalpenean ez da inolako datu pertsonalik ageri.

Datuak hirugarrenei helaraztea

Datu pertsonalak ez zaizkio hirugarrenei helarazten, legezko obligaziorik ez badago. Tratamendu Jardueren Erregistroan aurki daitezke Erakunde honek burutzen duen tratamendu jarduera bakoitzaren hartzaileak.

Nazioarteko transferentziak

Ez da aurreikusi datuen inolako nazioarteko transferentziarik

Datuen babeserako eskubideak

Pertsona orok du CISek pertsona horren datu pertsonalei ematen dien tratamenduei buruzko informazioa ezagutzeko eskubidea. Zure datuen atzipen, zuzenketa, ezerezte eta eskualdaketa eskubideak eta tratamendua mugatzeko eta aurkaratzeko eskubideak balia ditzakezu, bai eta zure datuen tratamendu automatikoan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere, hala badagokio, inprimaki honen bitartez.

Datuen Babeserako Ordezkaria (DBO)

Presidentziaren, Gorteekiko Harremanen eta Memoria Demokratikoaren Ministerioak Datuen Babeserako Ordezkari (DBO) bat izendatu du, Gobernuko Presidentziaren eta Presidentziaren, Gorteekiko Harremanen eta Berdintasun Ministerioaren eta haren erakundeen –CIS barne hartuta– datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako dagozkion eginkizunak burutu ditzan. Informazioa eskatzeko edo Datuen Babeserako Ordezkariari kontsulta bat planteatzeko esteka hau erabil daiteke.

Intereseko informazio gehiago

Tratamendu Jardueren Erregistroa

Europar Batasuneko UE/2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datuen babeserako orokorra (RGPD) 

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa

Datuen Babeserako Espainiako Agentzia