Atzealdea

AECPA 2011 saria lortu du politikarien irudiari eta irudi horrek botoetan duen eraginari buruz CISek egin duen lan batek

Madrid, 14 uztaila 2011

Noticia


Madril, uztailaren 13a.- “Líderes políticos, opinión pública y comportamiento electoral en España” lanak, Guillem Ricok eginak eta CIS Soziologia Ikerketen Zentroak 2009an argitaratuak, Liburu Onenaren saria irabazi du. AECPA Espainiako Zientzia Politikoko Elkarteak eman dio saria. Azken bi urteetan argitaratutako lanak balioetsi ditu epaimahaiak. Hala, aurtengoan, Ricoren lanaren originaltasuna, berritasuna, garrantzia, eragina eta oihartzuna goraipatu dituzte.

Espainian lehen aldiz, politikarien irudien ezaugarriak eta irudi horiek espainiarren boto erabakietan eta politika jarreretan zer eragin duten aztertu du egileak.

Guillem Ricok (Zientzia Politikoan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan) erakutsi duenez, politikarien irudiek eragin nabarmena dute espainiarren boto erabakietan. Hala, Espainiako hauteskundeekiko jarrera aztertzen duten adituen susmoa berretsi egin du: politikari batek balioespen ona izanez gero, asko igotzen da haren alderdi politikoari botoa emateko aukera.

Lana egiteko, egileak CISen datu base erraldoia baliatu du, azken 30 urteetako hautagaien ospea biltzen duena, eta 1979-2009 urteetan zenbait alderditako liderren balioespenek izandako bilakaera aztertu du: PSOE, PP/AP, IU/PCE, UCD eta CDS.

Lanaren ondorioen arabera, herritarrek, oro har, liderrei buruzko iritziak zentzuz erabiltzen dituzte, politikoki arrazoituz. Bestalde, lanak erakusten du hautagaien irudiak oso lotuta daudela eta bat egiten dutela eztabaida politikoaren ezaugarriekin, gobernuen errendimenduarekin eta alderdien ekintza proposamenekin.

“Líderes políticos, opinión pública y comportamiento electoral en España” lanak beste lan batekin partekatu du ex aequo saria: "Azorín, testigo parlamentario. Periodismo y política de 1902 a 1923", José Ferrándiz Lozanok idatzia.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)