Atzealdea

Carlos Moya Valgañón, Soziologia eta Zientzia Politikoko sari nazionala 2010 (BOE 08/12/2010).

Madrid, 02 azaroa 2010

Noticia


Gaur, 2010eko azaroaren 2an, bildu da Soziologia eta Zientzia Politikoko sari nazionala emateko epaimahaia, saria nori eman erabakitzeko. Honako kide hauek osatu dute epaimahaia: Ramón Ramos, CISeko presidentea; Pilar del Castillo, Europako legebiltzarkidea eta CISeko presidente ohia; Salvador Giner, Institut d'Estudis Catalans-eko presidentea eta Soziologia eta Zientzia Politikoko 2006ko sari nazionala; Teresa González de la Fé, Espainiako Soziologia Federazioko presidentea; Emilio Lamo de Espinosa, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako katedradun eta kidea; eta Fernando Vallespín, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna eta CISeko presidente ohia.

Carlos Moya Valgañón

Epaimahaiak aho batez erabaki du saria Carlos Moya Valgañón Soziologiako katedradunari ematea. Saridunak Espainiako unibertsitateetan soziologia bultzatzeko, lantzeko eta sendotzeko egin duen lana nabarmendu dute epaimahaikideek, eta bereziki azpimarratu dute teoria soziologikoan, eliteen soziologian eta azterketa soziohistorikoetan izan duen eragina.

Carlos Moya (Kordoba, 1936) Soziologiako katedradun emeritua da UNEDen. Zuzenbidean lizentziatua da, eta Colonian (Alemania) egin zituen Soziologiako ikasketak, René König-ekin. Espainian, funtsezko lana egin du teoria soziologikoa bultzatzeko. Hainbat lan argitaratu ditu, eta Espainiako gizartearen dimentsio estrategikoei buruzko ikerketa lan enpiriko ugari zuzendu ditu. Hona dimentsio horietako batzuk: burokrazia publikoa, botere ekonomikoaren eliteak, mediku sistema eta osasun zerbitzuak, UNED eta masa unibertsitateak, familia eta gazteria. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Sociólogos y Sociología [Soziologoak eta soziologia] (1970);Teoría Sociológica: Una introducción crítica [Teoria soziologikoa: sarrera kritiko bat] (1971); Burocracia y sociedad industrial [Burokrazia eta industria gizartea] (1972); El poder económico en España: 1939-1972 [Espainiako botere ekonomikoa: 1939-1972] (1975); De la ciudad y su razón. Del logos político a la razón sociológica [Hiriaz eta hiriaren azalpenaz. Logos politikotik azalpen soziologikora] (1977); Señas de Leviatán: Estado nacional y sociedad industrial en España 1936-1980 [Leviatángo zeinuak: Espainiako estatu nazionala eta industria gizartea (1936-1980)] (1984); Puritanismo, monoteísmo, tabú del incesto [Puritanismoa, monoteismoa eta intzestuaren tabua] (CISeko Saria irabazi zuen 1985ean) eta Mahoma, Dar-El Islam, Maimónides. Monoteismo semitari buruzko bi saiakera. Madrid, Huerga y Fierro, 2008.

 

Historia profesionala

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)