Atzealdea

CISek World Social Science Forum foroan parte hartu zuen. Foro hori UNESCOren International Social Science Council-ek antolatu zuen eta Montrealen izan zen, urriaren 13tik 15era.

World Social Science Forum 2013

Social Transformations and the Digital Age

Montreal, Kanada - urriaren 13tik 15era

 

CISek lehen aldiz hartu zuen parte UNESCOren International Social Science Council-ek (Gizarte Zientzien Nazioarteko Kontseilua) antolatutako World Social Science Forum (WSSF, Gizarte Zientzien Munduko Foroa) ekitaldian.

WSSFren edizio honen gai monografikoa aro digitaleko gizarte transformazioak izan ziren. Herrialde europarretako, amerikarretako, latinoetako, asiarretako eta afrikarretako 800 ordezkari baino gehiago izan ziren bertan.

WSSF2013 ekitaldiaren esparruan, CISek “Digital Technologies and Digital Data as Strategic Research Materials for the Social Science” (teknologia eta datu digitalak gizarte zientzien arloko ikerketa estrategikorako material gisa) lan saioa antolatu zuen, Manuel Fernández Esquinas irakaslearen koordinazioari esker (IESA).

CISek bere azterketen datu-basea aurkeztu zuen, datu eskuragarrien eta doakoen adibide gisa. Bide batez, foroko saio desberdinetan gehien eztabaidatutako gaietako bat landu zuten: gizarte zientzien arloan sortzen diren datuen eskuragarritasuna.

WSSFn izandako parte-hartzea CIS gauzatzen ari den nazioartekotze estrategiaren zati da. WSSFren helburu nagusia gizarte zientzien arloan garrantzia duten gaiak lantzea da, baita beren jarduera esparru horietan gauzatzen duten instituzio eta erakunde desberdinetan sortzen diren lanak eta hausnarketak bideratzea ere.

Hemen lor daiteke WSSFri buruzko informazio gehiago: http://www.wssf2013.org/social-transformations-and-digital-age

Eta hemen CISek antolatutako saioari buruzko informazio gehiago: http://www.wssf2013.org/panel-comit%C3%A9/digital-technologies-and-digital-data-strategic-research-materials-social-sciences.

Imágenes