Atzealdea

Opiniones y Actitudes bilduma formatu elektronikoan argitaratzen hasten da. Bere titulu berriek guztiz dohainik deskargatu ahal izango dute.

Madrid, 28 ekaina 2010

Noticia


Opiniones y Actitudes bildumaren izenburu berrien doako sarbidea eta deskarga eskaintzen ditu CISek. Ordenagailu pertsonaletan zein irakurgailu elektronikoetan deskarga daiteke, kostu gehigarririk gabe. Horretarako hiru formatu elektroniko garatu dira: pdf eskuragarria (erabiltzaileek, gaitasun fisikoa edozein dela ere eta gailu egokien laguntzaz, beren ordenagailutik liburua irakur dezaten); eta irakurgailu elektroniko ezberdinetara egokitutako bi formatu: e-reader gailuetarako pdf formatua eta smartphone eta gailu elektroniko mota guztientzako e-pub formatua.

Deskarga formatuak:

  • pdf eskuragarria
  • e-reader gailuetarako pdf formatua
  • smartphone eta gailu elektroniko mota guztientzako e-pub formatua

Liburua paperezko formatuan jaso nahi dutenentzat "eskaeraren araberako inprimatzea" modalitatean ere egongo dira erabilgarri izenburuak hemendik aurrera. Hartara, ale fisikoa erosteko aukera izango dute erabiltzaileek, gure web orrian eskaera eginez.
Paperezko edizioa erosteko, sakatu interesatzen zaizun izenburuaren irudian; eskaeraren araberako inprimatzea deritzon plataforma batera eramango zaitu, eta handik egin ahal izango duzu eskaera.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)