Atzealdea

Erregeak D. Emilio Lamo de Espinosa y Michels de Champourcin eman dio Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala

XI Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política del Centro de Investigaciones Sociológicas

Erregeak Soziologia eta Politika Zientzia Sari Nazionala eman dio Emilio Lamo de Espinosa y Michels de Champourcin-i.

Madril, 2017ko martxoak 23: Atzo, asteazkena, martxoak 22, 12:00etan, El Pardoko Errege Jauregian Soziologia eta Politika Zientziako 2016ko Sari Nazionala eman zion Erregeak Emilio Lamo de Espinosari, ibilbide profesional eta akademiko bikaina aintzatesteko.

Ekitaldian izan ziren Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Presidentetzako ministro Soraya Sáenz de Santamaría eta CISeko presidentea, Cristóbal Torres Albero.

Edizio honetako epaimahaian izan dira Félix Requena, CISeko presidente ohia; Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Soziologiako katedradun Joaquín Arango Vila-Belda; Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologiako katedradun Josetxo Beriaín Razquin; La Lagunako Unibertsitatean Soziologiako katedradun Teresa González de la Fe; Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean Zientzia Politikoko katedradun Carmen González Enríquez; Valentziako Unibertsitatean Zientzia Politiko eta Administrazioko katedradun Pablo Oñate Rubalcaba eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Soziologiako katedradun Cristóbal Torres Albero.

Biografía : Emilio Lamo de Espinosa

Imágenes

Vídeo