Atzealdea

OHOREZKO GONBIDATU IZANGO DA CIS GUATEMALAN EGINGO DEN GIZARTE ZIENTZIEN INGURUKO NAZIOARTEKO II. LIBURU AZOKAN

Madrid, 13 iraila 2011

Noticia


Madrilen, irailaren 7an.- Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) zentroa Argitalpen eta Ikerketaren Sustapen Sailaren ohorezko gonbidatu gisa egongo da Gizarte Zientzien inguruko Nazioarteko II. Liburu Azokan. Gizarte Zientzien Latinoamerikako Fakultateak (FLACSO-Guatemalako Egoitza Akademikoa) antolatu ohi du azoka hori.

Datorren irailaren 28tik urriaren 2ra egingo den azokak gizarte zientzien inguruko liburuak sustatu nahi ditu Erdialdeko Amerikako erdi-mailako ikasle, unibertsitario, akademiko eta profesionalen artean.

Iaz antolatu zen lehendabiziko edizioan, Mexikoko Unibertsitate Autonomoa izan zuen FILCSOeko ohorezko gonbidatu gisa, eta gizarte zientzien inguruko liburu akademikoak ekoizten dituzten Latinoamerikako gizarte zientzien erakunde, unibertsitate eta ikerketa-zentro berezituen 20 argitaletxe baino gehiago bildu zituen.

Aurtengo edizio honetan, CIS-en kalitate editorial eta akademikoa aintzatetsiko da. CISen katalogoak 500 titulu inguru du, eta gizarte zientzien inguruan egiten diren ikerketarik garrantzitsuenak zabaltzen dituen zentroa da.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)