Espainiako hauteskunde-kontsultetan, CISek hauteskunde aurreko eta ondorengo ikerketak burutzek ditu, herritarrek hauteskundeekiko duten jarreraren ezaugarriak ikertzeko.
Hauteskundeen atarian egindako inkestetan bildutako datuen estimazio-eredu bat ezartzen du CISek. Inkesta horien emaitzen aurrerapenarekin batera aurkezten dira. Datu horiei bestelako ereduak aplikatuz gero, hauteskunde-emaitzen estimazioak bestelakoak izan lirateke. Datu matrizeetarako doako sarbideari esker, erabiltzaile bakoitzak bere estimazio-eredu propioa aplika dezake.