Enpresek kontsumitzaileei produktu bat bestea baino gehiago edo gutxiago gustatzen zaien jakiteko erabiltzen dituzte.
Gobernuek eta erakunde publikoek ere inkestetara jotzen dute, gizartearen lehentasunak, ebaluazioak edo arazoak zeintzuk diren jakiteko eta, horrela, erabakiak hartzeko edo lehentasun horietara egokitutako politika publikoak diseinatzeko.
Gizarte Zientzietako ikertzaileek ere erabiltzen dituzte inkestak, gizartearen iritziak ezagutzeko eta denboran zehar nola aldatzen diren jakiteko.