Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2005

José Jiménez Blancojaunaren biografi aipamena
Miguel Beltrán Villalvak egindakoa egindakoa

José Jiménez Blanco

José Jiménez Blanco Sevillan jaioa zen 1930ean granadar familia batean, eta azken hiri horretako unibertsitatean bertan egin zituen bere Zuzenbide ikasketak, eta jada gizarte zientzietara zuzenduta, bere tesia prestatzen hasi zen Francisco Murillo jaunarekin. Murillok Valentziako Unibertsitateko zuzenbide politikoko katedra 1952an lortu zuen moduan lortuta ere, han joan zen Jiménez Blanco irakasle laguntzaile moduan. Tesia irakurri ondoren (Gaztelako Gorteen Proposamenen edukien analisia, lan mota hauetan aitzindaria) 1959an Michiganeko Unibertsitatera joan zen, Ann Arborrera, soziologiako graduondoko ikasketak egitera. Espainiara itzuli zen eta 1962an Bilboko Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien fakultatean soziologiako katedra lortu zuen. 1964an Malagara joan zen, eta 1967an Valentziara itzuli zen, bi kasuetan fakultate berri bateko antolatzaile eta lehen dekano moduan. Eta Valentziatik 1969an sortu berri zen Madrileko Unibertsitate Autonomora igaro zen, Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatera. Azkenik, 1979an Unibertsitate Konplutensean amaitu zuen, Politika Zientzia eta Soziologia fakultatean; bertan, ia 25 urte irakasle moduan egon ondoren, 2000. urtean erretiratu egin zen, eta egun irakasle emeritua da.

Esan genezake Jiménez Blancoren ibilbide akademikoak Espainiako soziologiak erakundeetan sartzeko jarraitu behar izan dituen bideak islatzen dituela: lekualdaketa guztiak, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera, Espainiako mapa guztian soziologiako katedrak irekitzen ibili zen, eta beti Ekonomia Zientzia fakultatetan; azkenik, Zientzia Politiko eta Soziologia fakultatean amaitu zuen irakasten, erretiratu zen arte. Eta orduan, ziklo emankor eta luze bati amaiera emateko, Granadako Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen eta Alfontso X.a Jakintsuaren Gurutze Handia eman zion. Aipatzekoak dira era berean INCIEko (Instituto Nacional de Ciencias de la Educación) zuzendaritzan egon zen lau urteak, nazioarteko ikuspegi zabala eman zion erakundeari.

Jiménez Blancoren azalpen biografikoak ez du izan behar bere curriculumaren laburpen soila, baina bere hainbat argitalpen bereziki nabarmendu behar dira. Horietako bat, 1966an José Cazorlarekin (Granadako Unibertsitatean zientzia politikoan katedraduna) egindako itzulpena izan zen, Parsonsen The Social System itzuli zuten: gazteleraren eta soziologia terminologiaren erabilera guztiz zehatza duen itzulpena, eta agerian ipintzen du Parsonsen teoriari buruzko jakintza ezohikoa.

Itzulpen bikain honekin batera, eta gairi dagokionez guztiz ezberdina delako, beste argitalpen bat aipatu beharko genuke: De Franco a las elecciones generales (Francotik hauteskunde orokorretara). 1978an argitaratutako liburu honek José Jiménez Blancok Franco hil eta gutxira eta 1977ko uztailaren 15era bitarte egunkari eta aldizkaritan argitaratutako artikuluak biltzen ditu: bi urte baino gutxiagotan 70 artikulu baino gehiago, idazleak berak hitzaurrean aitortu moduan, "laguntzera" behartuta sentitu izanagatik jazotzen ari zen prozesu delikatuan, baina politika arloan jardun gabe eta alde batera utzi gabe bere irakasle lana.

Gogoratu beharreko da era berean Introducción a la Sociología (Soziologiaren inguruko sarrera) poltsiko liburua. 150 orrialdetan kultura, pertsonalitatea, ekologia ingurua, taldea, familia eta estratifikazioa lantzen ditu, zehaztasun bikainez, eta bere ardura didaktikoaren ondorio gisa, irisgarritasun apartez. Aipatutako obrarekin alderatuz, nabarmendu egin beharra dugu izenburu berarekin argitaratu zituen lau artikuluak, sobre la disputa del positivismo en la sociología alemana, (positibismoko eztabaidari buruz Alemaniako soziologian) I eta IV bitarteko zenbakiekin. Artikulu horiek 36, 37, 39 eta 42 aleetan argitaratu ziren oraindik Revista Española de la Opinión Pública izena zuen aldizkarian, 1974 eta 1975 urteetan. Bilduma zoragarri hau, agerikoa den moduan, artikuluen izenburuak erreferentzia egiten duen liburuaren Espainiako argitalpenaren harira egin zen (Alemaniako soziologia sozietateak 1961ean egindako kongresuan izandako eztabaidak biltzen dira); bertan, analisi kontzeptual eta argumental ezohikoa egiten da. Aipatu bezala, sarrera laburrak didaktika ikuspuntu nabarmena du, positibismoko eztabaidaren inguruan ordea zehaztasun zientifikoak (edo filosofikoak, nahi bezala) beste edozer ikuspuntu gailentzen du; hala ere, esan beharra da argitasun apal horrek askotan bere Zubiri miretsiaren testu alaiak ekartzen dituela gogora.

Lau lagin horiekin nahikoa litzateke Jiménez Blancoren ekoizpen intelektual anitzaren oinarrizko ezaugarriak ikusteko. Hala ere, aipatutako argitalpenetara mugatzen den irakurleak sumatuko du la sociología de las comunicaciones masivas en los Estados Unidos (komunikazio masiboen soziologia AEBtan) artikulu aitzindariaren falta, 1958koa. Era berean, OCDEk babestutako ikerketa dugu, 1970ean argitaratua Andaluziako ikerketa sozioekonomikoa izenburuarekin; eskualde horretako gizarte egiturari buruzko lana Francisco Murillok eta Jiménezek egina da. Kontuan izan beharko genituzke era berean ondokoak:La conciencia regional en España (Espainiako eskualde kontzientzia), 1977an zuzendua, bertan lagundu zuten García Ferrando, López-Aranguren eta Beltránek; dagoeneko klasikoa den Teoría sociológica contemporánea (Teoria Soziologiko Garaikidea) 1987an egina Carlos Moyarekin; Historia y sociología de la ciencia en España ( Zientziaren historia eta soziologia Espainian), 1979an zuzendua eta argitaratua; 1962ko Hawleyren lehen liburuaren itzulpen zorrotza, gaztelerara egindakoa, guztiz era erabakiorrean lagundu zuena giza ekologia hartzen Espainian.

Jiménez Blanco gizarte zientzien "Granadako eskola" moduan ezagutzen den unibertsitate taldeko kide da, eta Arboleyaz gain, kideetako lehena izan zen soziologian katedratikoa izaten. Eskola horren tradizio intelektualean aitzindari asko daude: Fernando de los Ríos irakasleak, Francisco Ayala eta Joaquín García Labella, eta, gizarte zientzialari asko ere badaude, hala nola, Enrique Gómez Arboleya, Nicolás Ramiro Rico, Luis Sánchez Agesta, eta Francisco Murillo Ferrol; era berean, José Jiménez Blanco bera soziologian katedraduna, eta José Cazorla Pérez, zientzia politikoan katedraduna (erretiratu berria). Horien ostean, aipatu gabe geratzen dira politologo, konstituzionalista, soziologo eta antropologo ugari. Horientzat guztientzat Francisco Murillo guztiz erabakiorra izan zen beren prestakuntza intelektual eta zientifikoan. Egoera horretan Jiménez Blanco eredu finkoa da bere lagun eta kide guztientzat Espainiako zientzia sozialetan.

Jiménez Blanco erretiratu izana aitzakia bikaina izan da liburu-omenaldia egiteko. Liburuko edukia egileek aukeratu dute askatasun osoz, eta koordinaketa lanak batzorde sustatzaileak egin ditu. Batzorde horrek Jiménez Blancok Espainiako unibertsitateetan izandako erakunde ibilbidea islatzen zuen: Julio Iglesias de Usselek batzorde sustatzailean Granadako Unibertsitatea ordezkatu zuen, Víctor Urrutiak Bilbokoa, Juan del Pinok Malagakoa, Manuel García Ferrandok Valentziakoa, Miguel Beltránek Madrileko Autonomoa, eta Unibertsitate Konplutensea hain handia denez bi ordezkari izan ziren: Antonio Izquierdo eta Amando de Miguel. Batzordeko kide bakoitzak hainbat zeregin izan zituen: zegokion inguru akademiko laguntzaile posibleak parte hartzera gonbidatu, ekarpenak jaso, liburukiaren aurretik dagoen sarrera idatzi, eta aurkibidea antolatu eta sistematizatu.

Berau Personalia izeneko atalarekin hasten da, ez ditu jasotzen ekarpen akademikoak, autoreek Jiménez Blancoren inguruan dituzten oroitzapenekin dute erlazio gehiago: hala, lehen orri liluragarriak Francisco Murillo jaunarenak dira; ondoren, Unibertsitate Autonomoko bere ikasle Ricardo Montosoren oroitzapenak ditugu. Jarraian, Malagako fakultateko "fundazioa"ko ikasle José Ortiz Díaz dago. Azalpen biografikoa honetan ezinezkoa da liburu-omenaldi horretako lanaren kantitate eta kalitateak exijitzen duen moduko aipamena egitea; beraz gaiaren inguruko erreferentzia hutsala egitea nahikoa da: bigarren zatian, Aspectos de la sociedad española (Espainiako gizartearen ezaugarriak) dugu; bertan, erlijio eta sekularizazio kontuak, familia eta gazteak, immigrazioa eta eskualde gaiak ditugu. Hirugarren atalak, La altura de los tiempos (Denboren altuera) izenburudunak postmodernismoa, globalizazioa, komunikazio teknologiak, bizitza estiloak, jakintza estiloak, turismo estiloak, eta, azkenik, denbora estiloak ditu hizpide. Política, economía y derecho (Politika, ekonomia eta zuzenbidea) izenaren azpian, laugarren lekuan, gizarte sistemaren egoera orokorrean egitura horiek azaltzen dituzten ekarpenak biltzen dira: demokrazia eta erakunde publikoak, Estatua eta nazioa, gobernu arteko erlazioak eta federalismoa, epaileak eta Europar Batasuna. Liburukiak bi atal ditu bukaeran: bata, oso zabala teoria soziologikoari buruz, kulturaren inguruan, identitate ideologiaren inguruan, soziologiaren soziologiaren inguruan eta beste hainbat gai; bestea, laburragoa, metodologiari buruz, esperientzia luze eta ezagunaren menpe egindako hausnarketarekin bat, adierazle, analisi estatistiko eta inkestak ditu hizpide.

Liburukiaren ia mila eta berrehun orrialdeen inguruan egindako erreferentzi labur honek balio dezala talde ikuspegi moduan, obra liluragarri baten lanen kalitateagatik eta obran parte hartzen dutenengatik. José Jiménez Blancok Espainiako zientzietan duen arrakasta eta estimuaren isla moduan geratuko da.

arrow_back