Premio Nacional de Sociología y Ciencia Política 2004

Juan José Linz Storch de Graciajaunaren biografi aipamena
 egindakoa

Juan José Linz Storch de Gracia

Juan José Linz Storch de Gracia, 1926an Bonnen jaio zen, Yale unibertsitateko katedratiko emeritua da, eta AEBtan egin du bere ibilbide akademikoaren zatirik handiena.

Ezohiko sariarekin lizentzia lortu zuen Zientzia Politikotan (1947) eta Zuzenbidean (1948) Madrileko Konplutensean. New Yorkeko Columbia Unibertsitatean soziologian doktore izendatu zuten (1959), eta bere tesia The Social Basis of Political Parties in West Germany izan zen.

1947an Madrileko Konplutensean irakasten hasi zen, gero Columbiako Unibertsitatera igaro zen 1960an eta Yaleko Unibertsitatera 1968an, erretiratu zen arte. Era berean, beste hainbat lekutan ere irakatsi du: Madrileko Industria Antolamendu Eskola (1959), Stanford Unibertsitatean (1966), Madrileko Autonomoan (1968), Florentziako European University Instituten (1979), Heidelbergeko Unibertsitatean Max Weber Visiting Professor (1983), Pariseko Institut des Sciences Politiques institutuan (1994), Berlineko Umboldt Universitäten Eric Voegling Visiting Profesor (1997).

Mintegi askotan hartu du parte eta hitzaldiak eman ditu mundu osoan, baita Espainiako unibertsitate gehienetan ere. Honoris causa doktore izendatu zuten Granadako Unibertsitatean 1976an, Philipps-Universitát zu Marburg Unibertsitatetan, Madrileko Unibertsitatea Autonomoan, eta Georgetown Universityn (1992), Osloko Unibertsitatean (2002) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2002).

Bere jarduera zientifiko eta elkartze jardueretan ondokoak daude: World Association of Public Opinión Research taldeko presidente, 1974-76. Council for European Studies taldeko presidente 1973-74, bertako kide da sortu zenez geroztik. International Sociological Association taldeko batzorde exekutiboko kide (1974-1982), bai eta bertako batzorde zientifikokoa ere (1974-78). ISA eta IPSAko ikerketa batzordeko presidente soziologia politikoan (1971-1979); 1960an bertako kide sortzaile izan zen.

Soziologia eta Zientzia Politiko arloko Espainiako eta atzerriko elkarte askotako ohorezko kide da. American Academy of Arts and Sciencies erakundeko kide da 1976az geroztik. 1982an Europa saria eman zitzaioan Fuggin (Italia); 1986an Isabel Katolikoaren Ordenenaren Enkomienda lortu zuen. Urte bete geroago, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria lortu zuen.

Liburu eta monografia zientifiko asko argitaratu ditu; era berean, soziologia eta zientzia politikoaren arloan nazioarteko ospea duten aldizkari zientifikotan eta liburutan artikulu multzoa idatzi du.

arrow_back