Miguel Beltrán Villalvaen biografia

[Biografi aipamenera joan]

Miguel Beltrán Villalva

Miguel Beltrán (Granada 1935), Master of Arts soziologian Yale Unibertsitatean eta lizentzia eta doktoregoko aparteko saria, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Soziologia Departamentuko katedradun emeritua da eta unibertsitate horretako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko zuzendari eta dekanordea izan zen. Florentzia eta Cataniako Unibertsitateetan kontratudun irakaslea izan da,   la London School of Economics and Political Science, unibertsitateko irakasle elkartua, Pariseko  Institut d'Etudes Politiques institutuko ikertzaile gonbidatua eta irakasle bisitaria Alemaniako, Mexikoko, Kolonbiako, Peruko, Brasilgo eta Txileko unibertsitateetan.

Gaur egun Revista Española de Sociología (RES) aldizkariko Kontseilu Editorialeko kide da eta Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) eta Revista Internacional de Sociología (RIS) aldizkarietako Idazketa Kontseiluetan parte hartu du. Bere garaian Madrilgo Unibertsitate Autonomoko, Iritzi Publikoaren Institutuko eta Presidentzia Ministerioko idazkari nagusia izan zen. Egindako ekarpen akademikoa publikoki eskertzeko,  2003. urtean, Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia jaso zuen.

Bere lan eta espezializazio arlo nagusiak hauek izan dira: ezagutzaren eta zientziaren soziologia, gizarte teoria, desberdinkeria eta gizarte egitura, eta administrazio publikoaren azterketa soziologikoa. Idatzi dituen liburuen artean, honakoak nabarmentzen dira: La élite burocrática española (1977); Ideologías y gasto público en España 1814-1860 (1977); Ciencia y sociología (1979); Los funcionarios ante la reforma de la Administración (1985); La productividad de la Administración española: un análisis comparativo (1991); La realidad social (1991); Sociedad y lenguaje. Una lectura sociológica de Saussure y Chomsky (1991); La acción pública en el régimen democrático (2000); Perspectivas sociales y conocimiento (2000); La estructura social (2004); eta Burguesía y liberalismo en la España del siglo XIX: sociología de una dominación de clase (2010).

2008ko abenduan, Ikerketa Soziologikoetako Zentroak (CIS) Sociología y Realidad Social argitaratu zuen, bere erretirorako omenaldi liburua.

 

arrow_back