arrow_back
 

REISen Argitaratutako artikulu onenaren I saria ematea

CISeko lehen REIS Sariak inkesten bidez arrazismoa neurtzeko konplexutasunari buruzko artikulua saritu du

1. argazkia. Saria banatzeko ekitaldia. Klik egin argazkia handitzeko 2. argazkia. Saria banatzeko ekitaldia. Klik egin argazkia handitzeko 3. argazkia. Saria banatzeko ekitaldia. Klik egin argazkia handitzeko 4. argazkia. Saria banatzeko ekitaldia. Klik egin argazkia handitzeko

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) zentroko presidente Belén Barreiro Pérez-Pardo izan da Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) aldizkarian argitaratu den artikulu onena saritzeko ekitaldiko buru. Mª Ángeles Cea D’Anconak jaso du saria pasa den urteko REIS aldizkariaren 125. alean argitaratutako hurrengo artikulu honengatik: "La compleja detección del racismo y la xenofobia a través de encuesta. Un paso adelante en su medición".

Apirilaren 15ean Centro de Estudios Políticos y Constitucionales (CEPC) zentroan egin zen ekitaldian, Belén Barreirok REIS aldizkaria gure herrialdean dagoen gizarte-zientzien arloko aldizkari espainiarrik garrantzitsuenetariko bat dela eta sariak berak aldizkariaren heldutasuna eta ospea islatzen dituela azpimarratu zuen. Eta, jarraian, Clara Riba Romevak, Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra unibertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialen Departamentuko zuzendariak, artikuluaren ezaugarririk nagusienak eta REIS aldizkariaren lehen saria CISeko inkestetan xenofobia neurtzeko ohiko adierazleen afektibitatea ebaluatzen duen ikerketa bati eman izana azpimarratu zituen.

Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Metodologiako irakasle eta Soziologian doktore den Mª Ángeles Cea D´Anconak, bestalde, bere ikerketaren ezaugarririk nagusienak azaldu zituen, eta arrazismoa eta xenofobia inkesten bidez neurtzean egon daitezkeen akatsak azpimarratu zituen.

Saritutako artikuluak CISen inkestetan erabiltzen diren ohiko adierazleen afektibitatea ebaluatzen du, eta 2002-2003 aldiko Europako Inkesta Sozialean erabilitako beste adierazle batzuekin alderatzen du. Azken horiek afektibitate handiagoa erakusten dute immigrazioaren gaitzespena neurtzeko orduan, eta, batez ere, galdeketan biltzen dituzten galdera-motengatik.

Paloma Aguilar Fernándezek, CISeko Argitalpen eta Ikerketaren Sustapen saileko zuzendariak, Sari banaketako akta irakurri ondoren, saria egiaztatzeko diploma banatu zen.

REIS aldizkaria

Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) aldizkaria CISen argitalpen-jardueraren oinarrizko atala da, eta, bere ibilbide historikoagatik eta ekarpenei eskatzen dien maila altuagatik, gizarte zientzietako aditu edo ikerlarientzako erreferentziazko argitalpen bihurtu da. Eskuratutako heldutasun-mailak eta ospeak erakarri dute saria, eta aukera zabaltzen du Soziologia eta Zientzia Politikoko Sari Nazionalean parte hartzen duten hautagaiena baino ibilbide akademiko laburragoa duten ikerlariek ere aitorpen publikoa eskura dezaten.

2010ean lehen aldiz eman den 2.500 euroko sariak aldizkarian urtero argitaratzen diren originaltasun, garrantzi eta kalitate metodologiko handiko lanak ezagutarazi nahi ditu, eta, era berean, haien egileak suspertu nahi ditu, nazio eta nazioarteko komunitate zientifikoko ikerlarien jarduera hedatzen laguntzeko eta gizarte zientzien alorrean egiten duten lanaren ikuspena areagotzeko.

Belén Barreiro Pérez-Pardo CISeko presidentea izan da buru epaimahaian, eta aldizkariko Argitalpen Batzordeko hurrengo kideak ere bertan dira:

  • Enriqueta Aragonés Alabart,
  • Pau Baizán Muñoz,
  • Joaquín Brugué Torruella,
  • Lorenzo Cachón Rodríguez,
  • Miguel Caínzos López,
  • Julio Carabaña Morales,
  • Teresa Castro Martín,
  • Margarita Delgado Pérez,
  • Juan Díez Medrano,
  • Joan Font Fábregas,
  • Rodolfo Gutiérrez Palacios,
  • Antonio Izquierdo Escribano,
  • José María Maravall Herrero,
  • José Antonio Noguera Ferrer,
  • Javier G. Polavieja Perera,
  • Clara Riba i Romeva, y
  • Mariano Torcal Loriente,

epaimahaiko idazkari gisa, eta Paloma Aguilar Fernández, CISeko Argitalpen eta Ikerketaren Sustapen saileko zuzendaria.