Atzealdea

El CIS estrena la colección “Clásicos Contemporáneos” con una obra de John H. Goldthorpe prologada por José María Maravall.

Madrid, 21 maiatza 2010

Noticia


INFORMAZIO FITXA - Datu bibliografikoak
Izenburua: De la sociología. Números, narrativas e integración de la investigación y la teoría.
Egilea/k: John H. Goldthorpe
José María Maravallen aurkezpena
Argitalpen hizkuntza: Gaztelania
Edizioa: 1. edizioa, 1. inprimatzea
Argitalpen data: 2010/04
Argitalpena: Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) eta Boletín Oficial del Estado (BOE)
Deskribapena: 607 orri. 23x15 cm
Azala: arrunta
Bilbuma: Clásicos Contemporáneos, 1
ISBN: 978-84-7476-484-0

Edukiaren laburpena:

Egungo soziologorik garrantzitsuenetako batek gizarte mailen artean eta bizi-aukeretan, mugikortasun sozialeko tasetan eta hezkuntza arrakastetan dauden ezberdintasunak aztertzen ditu. Eztabaida teoriko eta metodologiko erakargarrietan ere murgiltzen da. Fenomeno sozialen azalpenari aplikatutako ekintza arrazionalaren teoria defendatzetik sortutako lana da.

Eros ezazu % 5eko deskontuarekin

CISen bilduma berriko lehen izenburu honek soziologia on bat egiteak zer esan nahi duen azaltzen du.

John H. Goldthorpe Nuffield College-ko kide emeritua da Oxford Unibertsitatean. Britainia Handiko eta Europako akademiako kide ere bada, eta baita Suediako zientzien errege akademiako atzerriko kide ere.

Gizarte mailen egituraren eta ikerketa klasiko ugarirekin lagundu duen gizarte aurreratuetako mugikortasun sozialaren inguruko aditu nagusienetako bat da. Egin duen gizarte mailen eskema da, beharbada, oraingo soziologia enpirikoan eraginik handiena duen azterketa tresna; izan ere, gizarte egiturak konparatzeko -herrialde batean, denboran zehar, eta herrialde ezberdinen artean- eta jokabidean izan ditzakeen eraginak neurtzeko aukera eskaintzen du.

Azken urte hauetan, ikerketa enpirikoarekin jarraitzeaz gain, soziologiako eztabaida metodologikoetan ere hartu du parte, non gizarteak ezagutzeko aurrerapen zientifikoaren norabideari buruz duen ikuspuntuaren alde egin duen.

José María Maravall Universidad Complutense de Madrid unibertsitateko katedraduna da soziologian eta Honorary Fellow Oxford-eko unibertsitateko St. Antony's College-en, eta, gainera, Arteen eta zientzien Amerikako akademiako eta Britainia Handiko akademiakoa kide ere bada. 2007an, CISek eman ohi duen soziologia eta politika zientziaren sari nazionala jaso zuen, eta, gaur egun, CISeko Aholku Batzordeko kide da. Horrez gain, CISek argitaratzen duen Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) aldizkariko Kontseilu Editorialean ere parte hartzen du.

Hainbat argitalpen plazaratu ditu, kontu askori buruzkoak, baina demokrazien eta bertako instituzioen funtzionamenduari buruzko azterlan erkatua nabarmendu daiteke.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)