CISek "De la sociedad española y otras sociedades: Libro homenaje a Amando de Miguel" aurkeztu du
CISek "De la sociedad española y otras sociedades: Libro homenaje a Amando de Miguel" aurkeztu du
Madril, ekainak 28a.- Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) zentrok "De la sociedad española y otras sociedades: Libro homenaje a Amando de Miguel" aurkeztu du, Benjamín García Sanz, Julio Iglesias de Ussel, Jesús Martínez Paricio, Benjamín Oltra eta Miguel S. Vallesek koordinatutako liburua.
Ekainaren 27an egin zen aurkezpen-ekitaldia, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales (CEPC) zentroko Salón de Tapices aretoan, eta bertan izan ziren Félix Requena Santos (CISeko presidentea), Benigno Pendás García (CEPCko zuzendaria), Julio Iglesias de Ussel (Unibertsitate Konplutentsea), Miguel S. Valles (Unibertsitate Konplutentsea) eta Amando de Miguel.
Soziologiarekin bereziki lotutako 40 artikulu inguru biltzen ditu, akademia-munduko egile ospetsuek idatzitakoak, eta Amando de Miguel omentzen du, Universidad Complutense de Madrid unibertsitateko Soziologiako Katedradun Emeritu ospetsua.
De Miguelen lanbide-ibilbidea islatzen du liburuak. Soziologo gisa zuen jarduera zientifikoa eta dibulgatzaile nahiz kazetari gisa zuen irakasle-lana bat egin zituen, eta hala ehun liburu baino gehiagoko argitalpen-produkzioa sinatu du.
Lau gai-ataletan banatutako liburuak gizartearen analisia egiten du, hizkuntzaren, komunikazioaren, demografiaren eta ekonomiaren ikuspegitik, besteak beste, eta jendearen testigantzak biltzen ditu, baita Amando de Miguelen obrako funtsezko gaiak islatzen dituen ekarpen akademikoak ere.