Atzealdea

CISek Alejandro Portesen "Sociología económica" aurkeztu du Málagako Unibertsitatean

Madril, martxoaren 14a.- Ostegunean, martxoaren 13an, 12:00etan, Málagako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan egin zen Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) argitaratutako "Sociología económica: una investigación sistemática" liburuaren aurkezpena ("Clásicos Contemporáneos" bildumako izenburu berria).

Aurkezpen mahaia honako hauek osatu zuten: Eugenio J. Luque Domínguez, Fakultateko dekanoa, Félix Requena Santos, Málagako Unibertsitateko katedraduna eta CISeko presidentea, Macarena Parrado Gallardo, Dakultateko Irakaskuntza eta Komunikazio Laguntzako dekanordea, Luis Ayuso Sánchez, Granadako Unibertsitateko soziologiako doktorea eta Málagako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea, eta lanaren egilea, Alejandro Portes, Princetoneko eta Miamiko Unibertsitateetako soziologiako irakaslea.

Sociología económica: una investigación sistemática; Alejandro Portesen obra klasiko bat da, bere bizitza akademikoan egin dituen ekarpen garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena. Lan honek soziologia ekonomikoa instituzionalizatzeko ekarpena egiten du, diziplinaren benetako aurrerapena ahalbidetzeko planteamendu berrietarako biraketa sendotzen du.

Alejandro Portes Princetoneko eta Miamiko Unibertsitateetako soziologiako irakaslea da egun. Berak argitaratutako izenburuen artean honako hauek nabarmentzen dira: City on the Edge: The Transformation of Miami (1983), Immigrant America: A Portrait (1996), Legacies: The Story of the Immigrant Second Generation (2001) eta Ethnicities: Children of Immigrants in America (2011). Bere pentsamoldea eta bere lanak kontuan hartuta, Portes da, ziur aski, egungo gaztelaniazko erreferentziazko soziologo garrantzitsuena, eta XXI. mende hasierako migrazioen eta soziologia ekonomikoaren azterketan gehien eragin dutenetako bat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

 

Imágenes