Atzealdea

CISek II. REIS Saria eman dio erakundeen barneko soldata diskriminazioari buruzko artikulu bati.

Madrid, 20 apirila 2011

Noticia


CISek II. REIS Saria eman dio erakundeen barneko soldata diskriminazioari buruzko artikulu bati

Emilio Castillak sinatutako artikulua, "Mérito y discriminación dentro de las organizaciones: diferencias en la evaluación y retribución de empleados/as según género y origen étnico" 2010ean argitaratu zen, REIS aldizkariaren (Revista Española de Investigaciones Sociológicas) 129. alean

Massachusetts Institute of Technology-ko (MIT) irakasle Emilio J. Castillak gaur egun langileen ordainsariak zehazteko erabiltzen diren antolamendu prozesuek erakundeen barnean soldata ezberdintasunak sorraraz ditzaketela azaldu du bere artikuluan. Sektore pribatuko erakunde garrantzitsu bateko langileen datuak erabiliz, egileak enpresako praktika komun baten bi etapa nagusiak identifikatu eta aztertu ditu: langileen ordainsari aldakorra, errendimenduarengatiko haborokinak erabiliz.

Ikerketa honek agerian uzten du langileen generoak, jatorri etnikoak edo langileen nazionalitateak eragin zuzena duela bai errendimenduak ebaluatzeko lehen fasean bai langileen ordainsariak zehazteko bigarren fasean.

Luzetarako analisiaren arabera, egiturari dagokionez maila berean dauden langileek (hau da, lanpostu eta lan unitate bera, eta gainbegirale eta giza kapital bera) soldata igoera ezberdinak jasotzen dituzte, baita errendimenduaren ebaluazioan puntuazio berdina jaso badute ere. Bereizketa horren arrazoiak langileen generoa, jatorri etnikoa eta nazionalitatea dira.

Artikulua amaitzeko, emaitza horiek lehendik gai honi buruz, hots, generoagatiko eta jatorri etnikoagatiko egungo erakundeen barneko diskriminazio eta bereizkeriari buruz, idatzita dauden azterketa soziologikoetan izango duten eraginari buruzko eztabaida bat aurki dezakegu.

Lehen aldiz 2010ean emandako 2.500 euroko sari honen helburua aldizkarian argitaratutako lan originalenak, eragin handiena izan dutenak eta metodologia kalitate onenekoak nabarmentzea da, eta baita egileei zientzia komunitate nazionalaren eta nazioartekoaren ikerketa jarduera hedatzen eta gizarte zientzien eremuan egiten duten lana ikusgai jartzen laguntzeko estimuluren bat ematea ere.

REIS aldizkariko Argitalpen Kontseiluko kideek osatu dute epaimahaia, eta CISeko presidente Ramón Ramos izan da epaimahaiko burua.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)