Atzealdea

CISek "A propósito de Tilly: conflicto, poder y acción colectiva" aurkeztuko du Madrilen

Madrid, 28 azaroa 2011

Noticia


Portada
Erosi % 5eko deskontuarekin

Gizarte gatazkaren ikerketa lan klasiko bati buruzko hausnarketa bildumarik handiena da.

CISek "A propósito de Tilly: conflicto, poder y acción colectiva" aurkeztuko du, ekintza kolektiboari eta herri erreboltei buruzko taxuzko analisia.

  • Azaroaren 29an izango da ekitaldia, asteartean, 19:00etan, Madrilgo Politologoen eta Soziologoen Elkargo Ofizialean
  • Bertan izango dira CISeko presidente Ramón Ramos, liburuaren argitaratzaile Mª Jesús Funes eta Manuel Pérez Ledesma eta Alfonso Pérez-Agote katedradunak, baita Politologoen eta Soziologoen Elkargoko dekano Miguel Ángel Ruíz de Azúa ere.

Liskar politikoa eta gizarte gatazka ulertzeko ezinbesteko egilea da Charles Tilly (1929-2008), eta ekintza kolektiboen zenbait jardun moten bidez antolatutako oinarri sozialek historiaren ibilbidean nola eragin edo baldintza dezaketen erakusten dute bere ikerketek. Estatuen iraultzei, formazioari eta bilakaerari buruzko bere ikerketen eta ekintza kolektiboen bere teorien oinarrian kezka hau dago: herritarren eskubideak defendatzea eta ahulenen bizi baldintzez arduratzen diren sistema politikoak bilatzea.

Soziologo, historialari eta politologo iparramerikarraren obra horrek gaur arte argitaratu dituen lanei buruzko hausnarketa bildumarik handiena barne hartzen du. Kapitulu bakoitzak bere testuak, teoriak eta diseinu metodologikoak aztertzen ditu, eta batzuek kasuen ikerketa ere badakarte. Liburu lagungarria da herri mobilizazio handiek markatutako garai hau ulertzeko. Horietako batzuek ondorio nabarmenak eragin dituzte; Tunisiatik Egiptora, Yemenera, Libiara, Siriara eta beste zenbait tokitara zabaldutako protestak, "udaberri arabiarra" deiturikoa eta Mendebalde demokratikoko mobilizazioak, eta Espainiako Maiatzaren 15eko Mugimendua (15 M), beste herrialdeetan ere errepikatu dena: Greziako protestak, Erresuma Batukoak, etab.

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)