John H. Goldthorpek Madrilen aurkeztuko du "De la sociología: números, narrativas e integración de la investigación y la teoría", CISek argitaratutako Clásicos Contemporáneos bilduma berriaren lehen izenburua.
Clásicos Contemporáneos nº1 bilduma. Aurkezpena
John H. Goldthorpek CISek argitaratutako Clásicos Contemporáneos bilduma berriaren lehen izenburua aurkeztuko du Madrilen
Irailaren 15ean CEPCk duen egoitzan egingo den "De la sociología: números, narrativas e integración de la investigación y la teoría" liburuaren aurkezpenean izango dira baita ere José María Maravall, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologiako Katedraduna, eta Belén Barreiro, CISeko presidentea.
Egungo soziologorik garrantzitsuenetariko bat den John. H. Goldthorpek aurkeztu du CISek argitaratutako Clásicos Contemporáneos bilduma berriaren lehen izenburua: "De la sociología: números, narrativas e integración de la investigación y la teoría". BOErekin batera argitaratutako bildumak soziologo eta politologorik ospetsuenen lanak biltzea du helburu. Lehen izenburu horrek gizarte mailen arteko ezberdintasunak eta bizi-aukeretan, mugikortasun sozialaren tasetan eta hezkuntza-arrakastetan dauden aldeak aztertzen ditu.
CISeko presidente Belén Barreiroren hitz batzuekin hasi zen ekitaldia. Hitz horiekin, buru zen erakundeak, inkestan bildutako datuak ekoiztuz eta argitalpen-jardueraren bidez, Goldthorpek bere liburuan defendatzen dituen arau zehatz eta gardenek arautzen duten soziologia zientifiko bat garatzen eta finkatzen laguntzen zuela azpimarratu zuen.
Jarraian, José María Maravallek izenburu horrek egile britainiarraren ideia nagusien bilduma bikaina eskaintzen duela, soziologia on batek zer esan nahi duen azaltzeko benetako gida dela eta gure egungo gizartean ezberdintasunak zergatik dauden ulertzeko oinarrizko arrazoiak ematen dituela azpimarratu zuen.
John H. Goldthorpek, bestalde, bere lanak munduko zenbait lekutan izan duen harrera ezberdina azaldu ondoren, oinarrizko hiru aldik osatutako ikerketa modu bat defendatu zuen. Lehendabizikoan, aztertuko den gaiaren erregulartasun enpirikoak dokumentatzen dira. Bigarrengoan, hipotesiak sortzen dira, erregulartasun horiek argitzeko mekanismoak identifikatzen saiatzeko teorien bidez. Hirugarrengoan, hipotesi horiek frogatzen dira, datu-analisiaren bidez. Egileak aukeraketa arrazionalaren teoria defendatu zuen, argitzeko duen ahalmenagatik, eta ikerketa kualitatiboak kuantitatiboak bezalako metodologia esplizitua egin behar duela nabarmendu zuen. Amaitzeko, egileak argitaletxea eta itzultzailea, Teresa Casado, zoriondu zituen egindako lanagatik.
John H. Goldthorpe Nuffield College-eko kide emeritua da Oxford unibertsitatean. Britainia Handiko eta Europako akademiako kide ere bada, eta baita Suediako zientzien errege akademiako atzerriko kide ere.
Gizarte mailen egituraren eta ikerketa klasiko ugarirekin lagundu duen gizarte aurreratuetako mugikortasun sozialaren inguruko aditu nagusienetako bat da. Egiten duen mailen eskema, beharbada, soziologia enpiriko garaikidean eragin handiena duen tresna da; izan ere, egitura sozialak alderatzeko -herrialde berean denboran zehar eta baita zenbait herrialderen artean ere- eta portaerari buruzko bere efektuak neurtzeko aukera eskaintzen du.
Azken urte hauetan, ikerketa enpirikoarekin jarraitzeaz gain, soziologiako eztabaida metodologikoetan ere hartu du parte, non gizarteak ezagutzeko aurrerapen zientifikoaren norabideari buruz duen ikuspuntuaren alde egin duen.
José María Maravall Universidad Complutense de Madrid unibertsitateko katedraduna da soziologian eta Honorary Fellow Oxford unibertsitateko St. Antony's College-en, eta, gainera, Arteen eta zientzien Amerikako akademiako eta Britainia Handiko akademiakoa kide ere bada. 2007an, CISek eman ohi duen soziologia eta politika zientziaren sari nazionala jaso zuen, eta, gaur egun, CISeko Aholku Batzordeko kide da. Horrez gain, CISek argitaratzen duen Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) aldizkariko Kontseilu Editorialean ere parte hartzen du.
Hainbat argitalpen plazaratu ditu, kontu askori buruzkoak, baina demokrazien eta bertako instituzioen funtzionamenduari buruzko azterlan erkatua nabarmendu daiteke.