Atzealdea

FECYTek Aldizkari Bikainaren ziurtagiria eman dio REIS aldizkariari, argitaratze kalitatearen eta kalitate zientifikoaren arloan

Madrid, 07 uztaila 2011

Noticia


FECYT Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak Aldizkari Bikainaren ziurtagiria eman dio REIS Espainiako Soziologia Ikerketen Aldizkariari. Horretarako, Espainiako zientzia aldizkarien kalitatea ebaluatzeko prozesu bat abiarazi zuen Fundazioak, eta REISek arrakasta handia lortu zuen.

Ondoz ondoko zenbait fase baztertzailetan, argitaratze kalitateari buruzko adierazle ugari aztertu dituzte; besteak beste, adituen berrikuspena (aldizkariaren araudiaren baitako adierazle bat da), egileen endogamia eza, erredakzio batzordearen irekitasuna eta argitaratutako testuen originaltasunaren ehunekoa. Halaber, kalitate zientifikoari dagokionez, aldizkariaren helburuak, hedapena eta aldizkariak dagokion arloan egiten duen ekarpena balioetsi dute, eta baita aldizkaria indexatzeko datu basearen garrantzia eta aldizkariak bere arloan lortzen duen eragina ere.

Nazioarteko bibliografia aurkibide prestigiodunenetan dago REIS aldizkaria, hala nola Social Science Citation Index eta Scopus. Bestalde, IN-RECSen arabera, eragin adierazle oparoak pilatu ditu 1994-2009 eta 2000-2009 urteetan. Gaur egun, gizarte zientzien arloan, JSTOR zientzia aldizkarien biltegian dagoen aldizkari bakarra da Espainian, eta DIALNETen (hainbat arlotako aldizkarien biltegia) deskargatzen direnetan bigarrena da.

 

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)