Metodologia

SARRERA

Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) barometroak hileroko maiztasunez, gaurkotasunean gertatutako egoera eta gertaeren aurrean Espainiako gizarteak dituen jarrera eta iritzien jarraipena egiteko egiten diren inkestak dira.

Hileroko inkestak dituen galderen gehiengoa gaurkotasun zorrotzari dagozkio (Gobernuko alderdiaren kongresua, martxoaren 11ko atentatua,...) edo gune gisa aukeratutako gaiari dagokio (datorren urterako aurreikuspenak, kultura politika,...) eta galderen zati txiki bat bakarrik dira denboran zehar errepikatzen direnak, gutxi gorabeherako aldizkakotasun finkoarekin. Barometroen metodologia antezkoa nola den eremuari dagokionez, unibertsoari, laginketa prozedurari, eta abarri dagokionez, galdera horien erantzunak alderagarriak dira eta denborako dagozkien segidak ematen dituzte.

Horrela, barometroetan galdera segidak daude, hilerokoak edo hiruhilerokoak, egungo politikaren ebaluazioari dagokionez eta etorkizuneko eboluzioari dagokionez, egungo egoera ekonomikoaren ebaluazioa eta etorkizuneko eboluzioa, nazio gobernuaren lanaren ebaluazioa eta oposizioaren lehen alderdiaren ebaluazioa, hauteskunde nagusietako boz asmoa, boz balioespena, eta graduazio eskala batean autokokatze ideologikoa. 1996tik galdera hauek ia etengabe mantentzen dira antzeko formulazioan, beraz, data horretatik aurrera ikertuko dugu eta eratuko ditugu adierazleak, aurreko epeetarako emaitzak izan arren.

Galdera horietakoren baten erantzunak, berez, aldagai batzuen eboluzioaren adierazle diren arren, sarritan interesgarria da gai bati dagozkion galdera ugari tenporal edo adierazle segidan biltzea, garai bakoitzean informazioa batera dezan. Erantzun-aukera ugariko galdera bakarrerako, interesgarria izan daiteke adierazle sintetikoa eraikitzea.

Datorren atalean gizarte gai ezagunenetako adierazle batzuk eraikitzkeo metodologiak agertzen dira. Jarraian, aukeratutako adierazle mota agertzen eta justifikatzen da. Azken ataletan segida bakoitzerako metodologiak zehaztasunez agertzen dira.

ADIERAZLEAK ERAIKITZEKO METODOLOGIAK

Indize zenbakiak estatistikaren tradiziozko adarra dira, fenomeno ekonomiko eta sozialak denboran edo espazioan konparatzeko adierazleen edo indizeen eraikuntza ikertzen duena.

Aldagai kuantitaboaren bitartez neurgarriak diren fenomenoak direnean, ekoizpen bolumena, prezioen maila eta abar izan daitezkeen gisan, literturak aukera zabalak eskaintzen ditu: adierazle sinpleak, Laspeyres edo Paascheren indize konposatuak, Fisher-en indize ideala, eta abar.

Iritzi inkesten kasuan, galderek bide egiten dioten aldagaiak aldagai kualitatiboak izan ohi dira, erantzun-aukera ugarirekin. Horrela, beraz, adibidez, galdera honen kasuan:

Ikastetxeen erantzukizuna familiarenarekin alderatuz, gazteen garapen sozial eta pertsonalari dagokionez, zure ustez...?
  %
Ikastetxeek izan beharko lukete erantzukizun nagusia 2.8
Erantzukizunak elkarbanatua izan beharko luke 63.7
Familiak izan beharko luke erantzukizun nagusia 32.2
Ez dakit 1.1
Ez dut erantzungo 0.2
GUZTIRA 100

Bost erantzun aukerarekin aldagai kualitatiboari bide egiten dio. Emaitzak, normalean, aukera bakoitzaren erantzunaren ehuneko gisa aurkezten dira.

Aldagai mota horretarako ez dute balio ohiko indizeek eta informazio guztia zenbateko bakarrean bilduko duen adierazle alternatiboren bat erakitzen saiatu behar da. Hori, aldagai kuantitaboen kasuarekin analogiaz, zenbaki indizeak, erantzunen saldoa kalkulatuz, eta abar.

Jarraian, nazioarteko eremuan egindako iritzi inkestetatik abiatuta eraikitzen diren adierazlerik ezagunenetako batzuk aurkezten dira.

Kontsumitzailearen Konfiantza indizea. 1967tik Estatu Batuetan The Conference Board-erako egindako adierazlea da. 5.000 familia lagin-ordezkari gisa postaz bidaltzen dira galdetegiak (batez beste 3.500 familiak erantzuten du), hilero familia desberdinei. 5 galdera dituzte:

  1. Egungo egoera ekonomikoa baloratzea.
  2. 6 hilabeteren buruan egoera ekonomikoari buruzko aurreikuspenak.
  3. Egungo enplegu egoera baloratzea.
  4. 6 hilabeteren buruan enplegu egoerari buruzko aurreikuspenak.
  5. 6 hilabeteren buruan familia diru-sarrera osoei buruzko aurreikuspenak.

Galdera bakoitzarentzat hiru erantzun-aukera daude: baiezkakoa, ezezkakoa edo neutroa.

Galdera bakoitzerako, baiezkako erantzun kopurua eta ezezkakoen baturarekin zatitzen da, dagokion balioa edo proportzioa lortzeko. Erantzun proportzio horiek urtaroka egokituta daude eta, ondoren, 1985eko batez besteko proportzioarekin zatitzen dira galdera bakoitzean 1985 oinarri indizea lortzeko.

Adierazleak lortzen dira:

  • Kontsumitzailearen Konfiantza indizea. 5 indizeen batez bestekoa.
  • Egungo egoeraren indizea: 1 eta 3 galderen indizeen batez bestekoa.
  • Aurreikuspenen indizea: 2, 4 eta 5 galderen indizeen batez bestekoa.

Kontsumitzailearen Erosotasun indizea. ABC News/Money aldizkariak egiten du adierazlea telefono bidezko inkesta baten bidez, hilero nazio eremuan egiten duena (AEB), 1085etik 1.000 heldu ingururi egiten zaiona.

Erabilitako hiru galderak hauek dira:

  1. Nazio ekonomiaren egungo egoera nola deskribatuko zenuke, bikaina, ona, ez hain ona edo kaskarra?
  2. Zure finantza pertsonalen egungo egoera nola deskribatuko zenuke, bikaina, ona, ez hain ona edo kaskarra?
  3. Gauzen egungo gastua eta nobere finantza pertsonalak kontuan hartuta, zure ustez egungo egoera nolakoa da nahi edo behar dituzun gauzak erosteko bikaina, ona, ez hain ona edo kaskarra?

Erantzun saldoak kalkulatzen dira (baiezkako eta ezezkako erantzunen arteko aldea) galdera bakoitzerako. Ondoren 3 saldo horiek batu eta 3 artean zatitzen dira Kontsumitzailearen Erosotasun Indizea lortzeko. Beraz, adierazle horrek +100 (hiru galderetan baiezkako erantzunak) eta -100 (hiru galderetan ezezkako erantzunak) arteko zenbatekoa izango du.

Kontsumitzailearen Sentimendu Indizea. Michiganeko Unibertsitateko Kontsumo Ikerketa Zentroak hileroko inkesta egiten die kontsumitzaileei, horren bidez lortzen dira adierazleak.

Barneratutako bost galderak hauek dira:

  1. (x1) Pertsonen egungo finantza egoeran interesatuta gaude. Zure ustez (eta bizi zaren familiaren ustez) finantzei dagokienez orain urtebete baino hobeto edo okerrago zaude?
  2. (x2) Aurrera begira, zure ustez (eta bizi zaren familiaren ustez) urtebete barru finantzei dagokionez, orain baino hobeto, okerrago edo orain bezala egongo zara?
  3. (x3) Herrialdearen osoko baldintza ekonomikoetara itzuliz, zure ustez datozen hamabi hilabeteetan finantzei dagokionez garai onak, txarrak edo beste zerbait izango dugula uste duzu?
  4. (x4) Aurrera begira, zure ustez datozen 5 urteetan jarraian garai onak, langabezia orokorra, depresioa edo beste zerbait izango dugula uste duzu?
  5. (x5) Jendeak etxerako erosten dituen gauzei dagokionez -altzariak, hozkailua, telebista eta antzeko gauzak-, orokorrean, zure ustez garai ona edo txarra da jendeak etxerako gauza handiak eros ditzan?

Kontsumitzailearen Sentimendu Indizea kalkulatzeko (ICS) lehenengo puntuazio erlatiboak kalkulatzen dira (baiezkako erantzunen ehunekoari ezezkako ehunekoa kenduta 100 gehituta) 5 galderetako bakoitzarentzat. Ondoren gertukoena den zenbaki osoarekin borobiltzen da. Ondoren agertzen den formula erabiliz, 5 puntuazio erlatibo batzen dira, 1996ko oinarri puntuazio erlatiboarekin (6.7558) zatitzen da eta 2.0 gehitzen zaio (50. hamarkadako laginaren diseinuan aldaketak zuzendu nahi dituen konstantea):

Kontsumitzailearen sentimendu indizea kalkulatzeko formula

Prozedura bera erabiliz, Egungo Egoera Ekonomikoa (ICC) eta Kontsumitzailearen Aurreikuspen Indizea (ICE) kalkulatzen dira ondorengo formulen bidez:

Egungo Egoera Ekonomikoaren indizea eta Kontsumitzaileen Aurreikuspen indizea kalkulatzeko formulak

Baikortasun Ekonomikoaren Indizea. Estatu Batuetako TechnoMetrica Institute of Policy and Politics-ek (TIPP) egina, 1.000 heldu ingururi telefono bidez egindako hileroko inkestaren erantzunetan oinarritzen da. Adierazle horretarako adierazleak hauek dira:

  1. Datozen sei hilabeteetan herrialdearen egungo egoera ekonomikoa nolakoa izango dela uste duzu, hobea, okerragoa edo egungoaren antzekoa?
  2. Datozen sei hilabeteetan egungo egoera ekonomiko pertsonala nolakoa izango dela uste duzu, hobea, okerragoa edo egungoaren antzekoa?
  3. Ekonomia bide onean mantentzeko egungo politika ekonomiko federalei dagokienez nolakotzat duzu zure burua: oso pozik, zerbait, ez oso pozik edo batere pozik ez?

Kalkulua honela egiten da:

  • Galderak baiezkako eta ezezkako erantzun bana baldin badu (hobea eta okerragoa, onartu edo gaitzetsi), galdera horretarako indizearen osagaia honakoa da:

    Indizearen osagaia kalkulatzkeo formula

    bertan, p+ baiezkako erantzunaren ehunekoa da eta p- ezezkako erantzunaren ehunekoa.

  • Galderak bi baiezkako erantzunen eta bi ezezkakoen artean aukeratzea ahalbidetzen baldin badu (oso pozik, zerbait, ez oso pozik, batera pozik ez), indizearen osagaiak ondoko formula erabiltzen du:

    Indizea kalkulatzeko formula

    bertan, p++ baiezkako indartua duen erantzunaren ehunekoa, p-- ezezkako indartua duen erantzunaren ehunekoa, p+ neurrizko baiezkoa duen erantzunaren ehunekoa eta p- neurrizko ezezkakoa duen erantzunaren ehunekoa dira.

Ondoren, indize erantsia kalkulatzeko galderen osagaien batez bestekoa egiten da. Indize baten maila 50 baino handiagoa denean, baiezkako erantzun kopurua ezezkakoen kopurua baino handiagoa da. Erantzun guztiak baiezkako indartuak baldin badira indizea 100ekoa izango da eta guztiak ezezkako indartuak baldin badira, berriz, 0.

Presidentetza Lidergoaren indizea. Hau ere TIPP-k egina, antzeko hileroko telefono inkesta batean oinarritzen da. Adierazle horretarako adierazleak hauek dira:

  1. Osotasunean, zein da zure iritzia George W. Bush-en inguruan, orokorrean aldekoa, orokorrean aldekoa ez edo ez duzu behar bezain gertukoa iritzia emateko?
  2. Orokorrean, onartzen duzu edo gaitzetsi egiten duzu George W. Bush-ek presidente gisa egiten duen lana edo ez duzu behar bezain gertukoa iritzia emateko?
  3. Nola azalduko zenuke Bush presidenteak herrialdeari eskaintzen dion lidergoa? Zure nolakoa da, oso gogorra, gogorra, neurrizkoa, ahula edo oso ahula?

Indizeen kalkulua aurrekoaren modu berean egiten da.

Aurreikuspen Nazionalaren Indizea. Hau ere TIPP-k egina, antzeko hileroko telefono inkesta batean oinarritzen da. Galderak hauek dira:

  1. Orokorrean, zenbateraino zaude pozik une honetan herrialdean gauzek duten zuzendaritzarekin? Nola zaudela esango zenuke, oso pozik, zerbait, ez oso pozik edo batere pozik ez?
  2. Orokorrean, zenbateraino zaude pozik une honetan herrialdean gauzek duten zuzendaritzarekin gai moral eta etikoei dagokionez? Nola zaudela esango zenuke, oso pozik, zerbait, ez oso pozik edo batere pozik ez?
  3. Orokorrean, datozen sei hilabeteetan, Estatu Batuetako oposizioa mundu lider gisa, oraingoa baino okerragoa, hobea edo orainogaren berdina dela uste duzu?
  4. Datozen sei hilabeteetan, bizitza kalitatea hobea, okerragoa edo oraingoa bezalakoa izango dela uste al duzu?

Indizeen kalkulua aurrekoak bezala egiten da.

BAROMETROAREN ADIERAZLEEN KALKULUA

Lehen aipatu gisan, galderari egindako zuzeneko erantzunaren ehunekoak bere horretan, batzuetan, deskribatzen dituzten fenomnoen adierazleak dira. Baliozko adibideak lirateke alderdi politiko bakoitzaren boz asmoaren ehunekoak. Adierazle gehigarrien eraikuntza ez da beharrezkoa kasu hauetarako.

Atal horretan deskribituko dugu adierazlea eraikitzeko interesgarri izan daitekeen galderetarako erabiliko dugun kalkulu orokorraren prozedura. Galdera bakanaren kasurako ikusiko dugu, aurreko atalean ikusi bezala, horretan bereizten baitira metodoak. Galdera ugariren emaitzak eransteko garaian, kasu guztietan baterako adierazle gisa, galdera bakoitzeko adierazleen batez besteko aritmetikoa hartuko da.

Aurreko atalean agertutako metodoak alderatuz, behaketa batzuk egin daitezke:

  • Kontsumitzailearen Erosotasun Indizerako kalkulatutako indizeek -100 eta 100en arteko balioak hartzen dituzte. Horiek balio positiboak bakarrik hartzen dituztenak baino interpretatzeko zailagoak dira eta bereziki konplexuak dira oinarri epe berari dagokionez guztiak interpretatzeko.
  • Hiru erantzun-aukera dauden kasuetan (baiezkakoa, baliogabea eta ezezkakoa) erantzun proportzioak p+, p0 eta p- izanik, hurrenez hurren, erantzun saldoak hartu ohi dira aldagaiaren batez bestekoa bat eginarazteko:

    Indizea kalkulatzeko formula

  • Kontsumitzailearen Konfiantza Indizeak oinarri epe gisa 1985 urtea du eta Kontsumitzailearen Sentimendu Indizeak1996koa du oinarri. Indize zenbakien teorian, oinarri epea hartzearen helburua zenbatekoak neurri berean jartzea da, alderatu ahal izateko eta beraien artean lan egin ahal izateko. Hau da, epe bakoitzerako tamainaren enurriak daudenean (adibidez, ekoizpen kantitatea kilotan, litrotan,...), oinarri epearen tamainarekin zatitzen da, zenbateko batzuk ateratzeko -oinarri epearekiko proportzioak-, alderagarriak izateko.

Kasu honetan -aldagai kualitatiboak sortzen dituzten galderen erantzunak-, emaitzak kategoria bakoitzerako erantzun proportzioaren forma hartzen dute, zuzenean alderagarriak diren zenbatekoak, beraz, ez dirudi beharrezkoa denik oinarri epea hartzea (ondoren, beti egin daitezke oinarri epe bati dagozkion indize guztiak, epe horretako batez besteko aritmetikoarekin zatitu besterik egin gabe).

Bestalde, oinarri epea aukeratzeak indizeen baliozkotasunari eragin diezaioketen manipulazioa ahalbidetzen du. Adibide gisa, ikus 1 Grafikoan 0 eta 100 arteko puntuazio segidak 1 Seriea eta 2 Seriea 2000tik 2002ra. Puntuazio hauek zuzenean aldera daitezke eta ikus daiteke 2002an biek 50eko balio bera hartzen dutela.

Irudia 1 grafikoarekin

Oinarri gisa 2000 urtea har daiteke eta 2 Grafikoan aurkezten diren segidak lortzen dira.

Irudia 2 grafikoarekin

Baina oinarri gisa 2001 ere har genezake, 3 Grafikoa lortuz.

Irudia 3 grafikoarekin

Hau da, 2002 urtea positiboago ikustea ahalbidetuko digun urtea aukera dezakegu 1 Seriea edo 2 Seriearen aldean, komeni gisan, urte horretarako puntuazioak berberak izan arren. Malgutasun horiek saihesteko, egokiagoa dirudi, zuzenean aldera daitezkeen zenbatekoetan, oinarri epe finkoa ez hartzea.

  • Kontsumitzailearen Konfiantza Indizeak The Conference Board-ena erantzun aukera bakoitzaren proportzioen segidak aurrez desestazionalizatzen ditu. Hala ere, aztertutako CISen barometroen segiden erantzun proportzioak ez dute esangurazko urtaro osagarik izaten, beraz, ez dirudi pauso hori gehitzea beharrezkoa denik, adierazleen eraikuntzan konplexutasun handiagoa baitakar. Bestalde, adierazle atxikiak eraikitzeko, eztabaidagarria da desestazionalizatu eta gero adierazleak gehitzea edo alderantziz egitea hobe den.

Aurrekoa ikusita, aipatutako eragozpenik gabe indikatzaileak eraikitzen saiatzen gara eta, aldi berean, ahalik eta soilenak.

Adierazleeak eraiki ditzakegun galderak mota honetako erantzun galderak dituztenak dira:

  • Baiezkakoa
  • Baliogabea
  • Ezezkakoa

edo mota honetakoak:

  • Oso ona
  • Ona
  • Erdizkakoa
  • Txarra
  • Oso txarra

hau da, graduazioa antzematen den erantzunen aukerak. Horregatik, erantzun aukera bakoitzarentzat puntuazioa lot daiteke. 0 eta 100 arteko puntuazioak aukeratzen ditugu, negatiboenetatik positiboenetara, erabilpen erreztasunagatik. Puntuazio horiek ikuspuntu bayesiarretik eskaintzen ditugu, beraz, ez da egongo arrazoirik distantziakidetasuna suposatzetik urruntzeko. Beraz, 5 erantzun aukerako kasuetarako, hau izango dugu:

  Aukera Puntuazioa
x1 Oso ona 100
x2 Ona 75
x3 Erdizkakoa 50
x4 Txarra 25
x5 Oso txarra 0

eta hiru aukerako kasuetarako:

  Aukera Puntuazioa
x1 Baiezkakoa 100
x2 Baliogabea 50
x3 Ezezkakoa 0

Aukeratzen dugun adierazlea erantzun proportzioekin ponderatutako puntuazioen batez besteko aritmetikoa da. Horrela, 5 aukerako kasuetarako, p1, p2, p3, p4 eta p5 aukera desberdinei dagokien erantzun aukerak baldin badira, adierazlea hau izango da:

Indizea kalkulatzeko formula

Kalkulua antzekoa izango litzateke hiru aukera izanez gero edo kategoriarik izan gabe edo erantzun zentralen aukerarik gabe.

Adierazle hori "naturala" dela dirudi erantzun aukeretan graduazioa duten aldagaietan eta soilak izateko abantaila dute.

Gainera, kalkuluak itxuraz eraikuntza sofistikatuagoa duten beste adierazle batzuekin bat egiten du: Optimismo ekonomikoaren, Presidentzia Lidergoaren eta Nazio Aurreikuspenaren indizeak, TIPPk egindakoa.

Izan ere, 5 erantzun aukera baldin baditugu, TIPPren kalkulua ondokoa litzateke:

TIPP kalkulatzeko formula

TIPP kalkulatzeko formula

TIPP kalkulatzeko formula

TIPP kalkulatzeko formula

CISen adierazleak zehazterakoan kontuan izan beharreko beste arlo bat ondorengoa da: kasu horretan, egin beharrekoa ez da horretarako egokiak diruditen galderekin galdetegia osatzea, baizik aurreko urteetan egin izan dituzten galderak aprobetxatu behar dira antzeko metodologiarekin. Horregatik, zenbaitetan, ez dituzte egokienak izan daitezkeen adierazleak sortzen.

Hurrengo ataletan deskribatuko ditugu barometroen bidez egiten diren indizeak eta adierazleak. Sortu bezala aurkeztu ohi dituzte, taldeka banatuta.

EGOERA EKONOMIKOAREN ADIERAZLEAK

Hilabete guztietako barometroetan ekonomiaren egoerari buruzko bi galdera agertu ohi dira (abuztuan izan ezik, ez baitugu inkesta egiten):

  • G1: Espainiako egoera ekonomiko orokorrari dagokionez, nola definituko zenuke zuk?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?
  • G2: Eta, urtebeteko epean herrialdeko egoera ekonomikoa oraingoa baino hobea, berdina edo okerragoa izango dela uste duzu?

Zenbaitetan, atzera begirako egoeraren gainean ere galdera egin ohi ditugu, baina 1996tik modu sistematikoan egin ez dugunez, ez dugu adierazleak lantzeko aintzat hartzen.

Egungo Egoera Ekonomikoaren Adierazlea (SEA, gaztelaniaz) ondorengoaren antzeko P1 galderatik abiatuta sortu ohi dugu:

Egungo egoera ekonomikoaren adierazlea kalkulatzeko formula

baldin eta p1, p2, p3, p4 eta p5 hurrenez hurren, ondorengo aukeren proportzioak badira: oso ona, erdizkakoa, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren.

Modu antzekoan, Itxaropen Ekonomikoen Adierazle eraiki dezakegu (IEE) P2 galderatik abiatuta

Itxaropen ekonomikoen adierazlea kalkulatzeko formula

kasu horretan p1, p2 eta p3, hurrenez hurren, ondorengo aukeren erantzunen proportzioak dira kasu horretan: hobea, berdina eta okerragoa, hurrenez hurren.

Azkenik, Ekonomiaren Konfiantza Adierazlea (ICE) beste bien batez beste aritmetikoa da:

Konfiantza ekonomikoaren adierazlea kalkulatzeko formula

4tik 7 arteko grafikoetan adierazle horiek agertzen dira 1996tik.

4. grafikoarekin irudia 5. grafikoarekin irudia

6. grafikoarekin irudia 7. grafikoarekin irudia

EGOERA POLITIKOAREN ADIERAZLEAK

Ondorengoak dira egoera politikoari buruzko hilabete guztietako barometroetako galderak:

  • G1: Espainiako egoera ekonomiko politikoari dagokionez, nola definituko zenuke zuk?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?
  • G2: Eta, urtebeteko epean herrialdeko egoera politikoa oraingoa baino hobea, berdina edo okerragoa izango dela uste duzu?

Hau da, egoera ekonomikoari buruzko antzeko galderak dira. Zenbaitetan, atzera begirako egoeraren gainean ere galdera egin ohi ditugu, baina 1996tik modu sistematikoan egin ez dugunez, ez dugu adierazleak lantzeko aintzat hartzen. Horiek antzera sortu ohi ditugu.

Egungo Egoera Politikoaren Adierazlea (SPA) hau izango da P1 galderatik aurrera:

Egungo egoera politikoaren adierazlea kalkulatzeko formula

baldin eta p1, p2, p3, p4 eta p5 hurrenez hurren, ondorengo aukeren proportzioak badira: oso ona, erdizkakoa, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren.

Itxaropen Politikoen Adierazlea (IEP) hau izango da P2 galderatik aurrera:

Itxaropen politikoen adierazlea kalkulatzeko formula

kasu horretan p1, p2 eta p3, hurrenez hurren, ondorengo aukeren erantzunen proportzioak dira kasu horretan: hobea, berdina eta okerragoa, hurrenez hurren.

Azkenik, Politikaren Konfiantza Adierazlea (ICP) beste bien batez beste aritmetikoa da:

Konfiantza politikoaren adierazlea kalkulatzeko formula

8tik 11 arteko grafikoetan adierazle horiek agertzen dira.

8. grafikoarekin irudia 9. grafikoarekin irudia

10. grafikoarekin irudia 11. grafikoarekin irudia

SISTEMA POLITIKOAREN ADIERAZLEAK

Ondorengoak dira adierazle hauetarako aintzat hartzen ditugun barometroetako galderak:

  • G1: Orokorrean, nola kalifikatuko zenuke PSOEren Gobernua egiten ari den lana?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?
  • G2: Orokorrean, nola kalifikatuko zenuke PPren Gobernua egiten ari den lana?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?
  • G3: Orokorrean, nola kalifikatuko zenuke PSOE oposizioan izaten ari den jarduera politikoa?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?
  • G4: Orokorrean, nola kalifikatuko zenuke PP oposizioan izaten ari den jarduera politikoa?: oso ona, erdizkakoa, txarra edo oso txarra?

1996ko hiruhileko bakoitzeko lehen hilabeteko barometroetan P1 eta P4 edo P2 eta P3 galderak txandaka egiten ditugu, Gobernuan dagoen alderdiaren eta oposizioan dagoen alderdi nagusia zein den kontuan hartuta.

Galdera horietatik abiatuta, lehengo eta behin, Gobernuaren Lanaren Balorazioko multzokoak eta Oposizioko Alderdi Nagusiaren lanaren Balorazioaren gainekoak sortu ohi ditugu, besterik gabe; P1 eta P2 galderak tartekatzen ditugu, eta bestetik P3 eta P4 galderak, hurrenez hurren (Gobernuaren eta oposizioaren portaerak aztertzen dira, kideak edozein alderditakoak direla ere).

Ondoren, adierazleak egin ohi dira:

  • Gobernuaren Lanaren Adierazlea (ILG):

    Gobernuaren lanaren adierazlea kalkulatzeko formula

    baldin eta p1, p2, p3, p4 eta p5 hurrenez hurren, ondorengo aukeren proportzioak badira: oso ona, erdizkakoa, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren, P1 eta P2 galderetan.

  • Oposizioaren Lanaren Adierazlea (ILO):

    Oposizioaren lanaren adierazlea kalkulatzeko formula

    baldin eta p1, p2, p3, p4 eta p5 hurrenez hurren, ondorengo aukeren proportzioak badira: oso ona, erdizkakoa, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren, P3 eta P4 galderetan.

Jarraian, Sistema Politikoaren Konfiantzaren Adierazlea (ICSP) sortu ohi da, beste bien neurri aritmetiko gisa:

sistema politikoaren konfiantzaren adierazlea kalkulatzeko formula

12tik 15 arteko grafikoetan adierazle horiek agertzen dira.

12. grafikoarekin irudia 13. grafikoarekin irudia

14. grafikoarekin irudia15. grafikoarekin irudia

HAUTESKUNDEETAKO ADIERAZLEAK

Hauteskundeetako multzoak hiruhileko bakoitzeko lehen hilabeteko barometroetako galdera honetatik lortzen ditugu:

- Bihar hauteskunde orokorrak egingo direla pentsatuta, hau da, Espainiako Parlamenturako hauteskundeak, zein alderdiri emango zenioke botoa?

Lehen adierazleari Botoa emateko Asmoa deitzen zaio; alderdi politiko bakoitzerako erantzunen ehunekoen multzoa baino ez da izaten. Multzo horrek, bere horretan, beste lanik behar ez duen adierazlea osatzen du.

16. eta 17. grafikoetan, alderdi nagusientzako emaitzak agertzen dira.

16. grafikoarekin irudia 17. grafikoarekin irudia

Hala ere, galdera horri emandako erantzuna ez da aurreikuspen ona izaten asmoa epe laburrean izango diren hauteskundeetarako emaitzak eskuratzea bada, "Ez dakit" eta "Ez du erantzun" aukerek erantzunen ehuneko altua izaten baitute.

Hauteskundeetako emaitzak hobeto aurrez esateko, CISek Botoa emateko Asmotik abiatuta, Boto Estimazioa deitzen dioguna sortzen du. Botoa emateko Asmoari zuzenketen eredua aplikatu ohi zaio, inkestako beste hainbat aldagaitan, iraganeko eskarmentuan, ezaugarri kualitatiboa duen informazioan eta abarretan oinarritutakoa.

Hori dela eta, Boto Estimazioa ez da aurkeztu ohi dituzten gainerakoekin alderagarria den adierazlea, kalkulatzeko metodoa inoiz ez baitute jakinarazi eta CISek izan dituen zuzendaritza taldeen arabera aldatu egin baita. Denborazko benetako multzoa ez dela esan dezakegu, baina bere interesa duela eta, hauteskundeetako adierazleen artean aurkeztu ohi dute eta alderdi nagusientzat 18 eta 19 grafikoetan agertzen dira.

18. grafikoarekin irudia 19. grafikoarekin irudia

NORK BERE BURUA IDEOLOGIKOKI KOKATZEA

Ondorengo galderatik abiatuta:

- Politikagintzaz hitz egiten dugunean, ezkerra eta eskuina hitzak erabili ohi ditugu gehienetan. Txartel honetan, ezkerretik (1. balioa duena) eskuinera (10. balioa duena), lauki ugari agertzen da. Zein tokitan egongo zinateke zu?

Nork Bere Burua Ideologikoki Kokatzearen Adierazlea bi emaitzen arteko batez besteko aritmetikoa izan ohi da ("Ez dakit" eta "Ez du erantzun" adierazleak kenduta). Izaera kuantitatiboa duen aldagaia denez, batez bestekoa aukera daitekeen adierazlerik errazena eta hoberena da.

Desbiderapen tipikoa ere kalkulatu ohi dugu, batez bestekoaren baliotasuna egiaztatzeko (ia ez da aldatzen).

20. grafikoan agertzen da adierazlea.

Irudia 20. grafikoarekin

Garrantzitsua da aipatzea adierazle hau ezkerrean zeharkatuta dagoela, ebaluatzeko zaila den neurrian. 1etik 10 arteko eskala erabiltzeak nahi ez dugun efektu hori sortzen du (ziurrenik, 0 puntuazioa ezkerrean jartzeak sortzen dituen konnotazio negatikoak ekiditeko erabiliko da).

Izan ere, 1etik 10 arteko puntuazio bakoitzerako erantzunen ehunekoa aztertuko bagenu, modu sistematikoan, 5 balioa data guztietan oso altua den moda dela ohartuko gara. Hori dela eta, erantzuna ematen dutenek 5 balioa batez besteko balio gisa hartzen dutela esan dezakegu, askotan, 0tik 10 arteko eskaletan, 5 balioa izaten baita erdiko puntua. Hala ere, galdera honetan erabiltzen dugun 1etik 10 arteko eskalan, erdiko balioa 5,5 da; beraz, lortutako batez besteko aritmetikoa dagokiona baino ezker alderago egongo da.

BIBLIOGRAFIA