Atzealdea

CISek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Espainiako zenbait unibertsitaterekin, master eta graduondoko ikasleek erakundean bertan egin ditzaten praktikak

Madrid, 25 apirila 2013

Noticia


Centro de Investigaciones Socilógicas (CIS) zentroak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du hainbat unibertsitaterekin, bertan graduondokoa edota masterra egiten dabiltzan ikasleei zuzendutako "Praktiken programa" gauzatzeko.

Praktika horiei esker, ikerketa soziologikoa, administrazioa, dokumentazioa, argitalpena eta datu-bankuarekin lotutako jarduerak egingo dira, baita CISen arautegiko funtzioekin lotutako jarduera praktikoak ere.

Hitzarmen horretan, praktikak egingo dituen unibertsitateko ikaslearen profila zehaztu du CISek, eta baita zein izango den haren egitekoa lau hilabete baino gutxiago iraungo duen praktikaldian. Praktikak ez dira ordainduko.

Bestalde, unibertsitatea arduratuko da praktiketarako profila duten master eta graduondoko ikasleei informazioa eskaintzeaz, eta CISek hautatuko ditu hautagaiak unibertsitateak aurkeztutako proposamena kontuan izanda. Praktikak egiteko eskatu den profila.

Hiru alditan bereiziko dira praktikak, unibertsitateko egutegiarekin bat.

CISen interes-arloekin lotutako praktikaldian (urteko hirugarren lauhilekotik aurrera) parte hartu nahi duten master edo graduondoko ikaslea bazara, hurrengo helbidera idatziz jar zaitezke erakundearekin harremanetan: presidencia_cis@cis.es

 

icono Esteka partekatuEsteka partekatu

icono x (twitter)X (Twitter)